San Gregorio Palamas
Wikipedia(e)tik
San Gregorio Palamas (Kontantinopolis, 1296 - Tesalonika, 1359) teologo greko ortodoxoa izan zen.
Biografia[aldatu]
Atos mendiko eremita zen. Hesikasmo izeneko mistika zabaldu zuen. Zenbait kontziliotan (Konstantinopolis, 1341etik 1351ra) eta 1351ko sinodoan onartu zuten haren doktrina. Paleologoren aldekoen eta katakuzenotarren arteko gerran atxilotu zuten, eta, azken horiek garaipena lortu zutenean, Tesalonikako artzapezpiku egin zuten (1347).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.