Done Joanes Bataiatzailearen eliza (Maule-Lextarre)

Koordenatuak: 43°13′16″N 0°53′22″W / 43.221161°N 0.889411°W / 43.221161; -0.889411
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Joan Bataiatzailearen eliza
 Monumentu historikoa
Aurrealdea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Zuberoa
HerriaMaule-Lextarre
Koordenatuak43°13′16″N 0°53′22″W / 43.221161°N 0.889411°W / 43.221161; -0.889411
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1885
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBaionako elizbarrutia
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDIA64000738

Done Joanes Bataiatzailearen eliza Maule-Lextarreko (Zuberoa) parrokia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1875-1876 urteetan, Maule Gaineko Donibane eliza zaharra eraberritzeko zenbait proiekturen porrotaren ostean, 1877an hiri erdian eliza berri bat eraikitzea erabaki zen. Emile Doyère arkitektoaren planoak 1877ko irailean onartu ziren eta elizako lehen harria 1879ko ekainak 24ean jarri zen.

1879 eta 1885 arteko lanak Tarbeko Pierre Goyheneix eta Laàseko Pierre Lassalle-Barrère enpresaburuen esku egon ziren. 1885eko maiatzaren 24ean kontsakratu zen eliza. 1885-1890 aldera, Ferninand Hucher beiragileak zenbait beirate egin zituen. Koro eta habeartea 1892etik aurrera hasi ziren jasotzen Xavier Montaut abadearen artelanak, Oloroeko margolaria zena eta lan hauek egiten ari zen bitartean hil zela. Lanak bere anaiak, Auguste Montaut-ek. bukatu zituen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpandorre azpian du ataria eta ezkilen gelak forma oktogonala du. Gurutze latinoaren forma du eta habearteak lau tarte ditu, zutabez banaturik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]