San Juan Nepomuceno (itsasontzia)
- Artikulu hau gerraontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus San Juan.
| San Juan Nepomuceno | |
|---|---|
![]() San Juan Nepomuceno itsasontzia, gabia belak zabalik dituela nabigatzen |
|
| Ontziola: | Guarnizo (Kantabria), 1765 |
| Mota: | 74 kanoikoa |
| Uretaratze data: | 1766 |
| Zerbitzua: | 1805ean Britainiar Itsas Armadak atzemana, Trafalgarko gudan |
| Ezaugarriak | |
| Tona-kopurua: | 2.700 Tn |
| Propultsioa: | bela |
| Eskifaia: | 530 marinel |
| Armamentua: | 74 kanoi (26 librako 28 kanoi, 18 librako 30 kanoi, eta 8 librako 16 kanoi) |
San Juan Nepomuceno Espainiako Itsas Armadako gerraontzia izan zen, 74 kanoikoa, 1766 eta 1805 urteen artean zerbitzu egin zuena. 1803an, Cosme Damian Txurruka mutrikuar itsasgizona izendatu zuten ontziko kapitain, eta halaxe izan zen harik eta, Trafalgarko gudan, britainiarrek ontzia atzeman zuten arte; borrokaldian hil zen Txurruka. Errendatzen azken ontzietakoa izan zen. Txurrukak, hilzorian zela, errendatzea debekatu zien ofizialei, eta borrokan jarrai zezaten agindu.
Erresuma Batuko Itsas Armadak gabarratzat erabili zuen ontzia Gibraltarren, HMS San Juan izenarekin. Txurrukaren ausardiaren oroigarri, plaka bat ezarri zuten Txurrukak ontzian erabili zuen kabinan, eta agindu zuten kabinara sartzen zenak ken zezala kapela, aurkari adoretsu hari errespetua erakustearren.
1818an desegin zuten itsasontzia.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) «Navío San Juan Nepomuceno»
