San Kristobal baseliza (Erandio)

Koordenatuak: 43°19′30″N 2°57′22″W / 43.325°N 2.956°W / 43.325; -2.956
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Kristobal baseliza
San Kristobal baselizaren irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaErandio
Koordenatuak43°19′30″N 2°57′22″W / 43.325°N 2.956°W / 43.325; -2.956
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia

San Kristobal baseliza Bizkaiko Erandio udalerrian dagoen baseliza bat da. Goierri eremuko Madalena auzoan dago, San Kristobaleko Landa deritzon lekuan, Madalena baseliza txikitik berrogeita hamar metro eskasera. Santutxuzarra, Santutxubarri baserriak, Meso edo Mesoien baserri multzoa (Mesobarri, Mesoko eta Mesokotorre) eta Iketze baserri multzotik (Iketze, Iketzerdia eta Iketzeatze) hurbil dago. 1957an zaharberritua izan ostean, jatorrizko eraikinetik iparraldeko hormak baino ez dirau. Honi esker baselizaren antzinatasuna 400 urtekoa dela baiezta daiteke.[1]

San Kristobali sagaratua dago. Baselizaren aurrean sokatiran jarduteko asfaltatutako lekua dago. Baselizak. Erandio ezagutuz.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere oinplano laukizuzenak 16,54 x 7,19 metroko neurriak ditu. Lau uretako teilatua ditu eta atariko estalpe baxuagoa da -Epistola albokoa (Hegoaldea)-. Atariak harrizko eskailera eta hormari atxikitako harrizko eserlekuak ditu. Hormak bistako harginlanez eginak daude.[2]

Baseliza eta sokatira gunea 2011an.

Kanpai-hormak kanpai bakar batentzako baoa du, goialdean harrizko gurutzea eta alboetan baoaren altueran bi pinakulu ditu, aldi berean bi akrotera dituztelarik. Hegoaldean erdi puntuko arkudun ate bat du. Mendebaldean dinteldun leihoa, eta beste hiru mendebaldean. Zorua harlanduzkoa du.

Barnean San Kristobalen irudia dago.

Jaieguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, uztailaren 10an, San Kristobal Egunez, meza eta erromeria ospatu ohi dira.

Larunbat eta igandero meza ospatu ohi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bazelizak. Erandio ezagutu. http://erandioezagutuz.wikispaces.com/
  2. Irudian margotutako hormak dituela ikus daiteke baina testuan bistako hargilana aipatzen da (Gurutzi Arregi Azpeitia (1987), Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 113. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbao.)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gurutzi Arregi Azpeitia (1987), Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 113. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbo.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]