San Kristobal gotorlekua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Kristobal gotorlekua
Entrada fuerte San Cristóbal.JPG
Gotorlekuaren sarrera
Udalerria Ezkabarte
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Nafarroa
Koordenatuak 42°51′26″N 1°39′50″W / 42.85722°N 1.66389°W / 42.85722; -1.66389Koordenatuak: 42°51′26″N 1°39′50″W / 42.85722°N 1.66389°W / 42.85722; -1.66389
San Kristobal gotorlekua non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
San Kristobal gotorlekua

Alfontso XII.aren edo San Kristobal gotorlekua XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, Ezkabarten, Ezkaba mendian hain zuzen ere, eraikitako gotorleku militarra da[1].

Izen ofiziala Alfontso XII.aren gotorlekua da, sarreraren atean ikus daitekeen moduan bere erreinaldian eraiki zutelako. Hala ere, bertokoen artean, antzinean bertan zeuden eraikinen izena mantendu du: XIII. mendeko baseliza eta gaztelu eta XVI. mendeko basilikarenak hain zuzen ere, biak San Kristobalen izenpean eginak.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko aldea.

Hirugarren Gerra Karlistan artilleria-apieza modernoek bertatik Iruñea ailegatzeko gai zirela konturatu zirenean leku estrategikotzat hartu eta gotorlekua eraikitzea erabaki zuten.

Miguel Ortega ingeniari koronelak eraikina diseinatu eta José de Luna ingeniari komandanteak lanak zuzendu zituen. Lanak 1878 eta 1919 artean egin zituzten. Horretarako mendiko tontorra leherrarazi eta barnealdea hondeatu zuten, hiru solairu eraikitzeko. Harresiak babesteko bi metro lur metatu zuten eta inguruan lubanarro bat egin zuten balizko infanteriaren eraso baten aurka. Guztira 615.000 azalera du, horietatik 180.000 gotorlekuarenak.

Espetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an bukatu zutenerako hegazkingintza jadanik sortua zenez, eraikinak inoiz ez zuen militar erabilerarik izan[2]. Ostera, 1934 eta 1945 artean espetxe-militar bilakatu zen. Eraikuntzan otu ez zitzaion helburua zenez, gartzela eta zaindarien eraikinaren arteko harresia eraiki behar izan zuten.

1934ko urriko iraultza eta gero, ehundaka asturiar eta eibartar espetxeratu zuten bertan. Hasiera hasieratik, higiene eta osasungarritasunik ezak salaketak sortu zituen, presoen lekualdaketa eta espaetxearen itxiera eskatzen zituztenak.

Nabarrak.

1935eko irailean, aipaturiko egoera txarrak CNTren kide santandertar bat hil eta Iruñean greba izan zuten. Beste preso baten heriotzak protestak zabaldu eta matxinada sortu zuen espetxean, Iruñean greba orokorra bultzatu zuena. Hainbat udalek presondegiaren itxiera eta bertan zeuden 750 presoen lekualdaketa eskatu eta epeka epeka lekualdatzeak egiteari ekin zioten.

1936ko otsailean, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta preso politikoentzako amnistia ezarri zuen, horietatik 400 San Kristobalen zeudenak. Espetxetik irten eta berehala, presoek bere egoera salatu eta Rafael Aizpun Justizia Ministroari errua egotzi zioten.

1936ko uztaileko altxamendu militarraren ondorioz, Nafarroa Garaia matxinoen eskuetan geratu eta berriro espetxea bete zuten. Hilabete gutxi barru 2.000 preso zituen gotorlekuak. Horietako asko "askatzea"ren berri jaso ondoren, mendia jaistean erailak izan ziren.

Lehenengo solairua.

1937ko urtarrilaren 1etik 1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zuten arte, 305 presoen heriotza jasota dago. Zioak era askotakoak baziren ere, gehienetan "anorexia" eta "bihotza gelditzea" izanik. Heriotza asko tuberkulosirekin lotuta zeuden, batez ere gotorlekua "espetxe-erietxe" moduan erabili zutelako. Zerrendan "traumatismo"z hildako 25 preso ere badago. Hauek fusilatu zituzten, horietatik hogeita bat 1936ko azaroaren 1ean eta bestean urte bereko azaroaren 17an. Fusilamendu edo "presoen ateratze" hauek ez daude ofizialki onartuta[3]. Hildako gehien izan zituzten urteak 1941 (51 lagun) eta 1942 (61 lagun) izan ziren.

1938ko maiatzaren 22an presondegitik 795 preso ihes egin zuten. Horietatik 3 baino ez ez lortu zuten muga zeharkatzea, 585 berriro harrapatuak izan ziren eta 225 hil zituzten[4][5].

Asun Larreta Nafarroako fusilatu, eraildako eta desagertuen senitartekoen elkartearen presidenteak guzti hauetatik 200 desagertu gehitu behar ditugula dio, artxiboetan ez daudenak eta gehienak erailak izan zirenak.[6]

1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zutenean Espainiako Armadak eraikina berreskuratu zuen. Honek 1987an utzi eta 1991 arte laguntza-talde mantendu zuen eraikina zaintzeko. Egungo jabea Espainiako Defentsa Ministerioa da oraindik.

Arte Ederretako Zuzendaritza Orokorrak 2001ean "Kultura ondasun" izendatu zuen.

2007ko irailean Aranzadi Zientzia Elkartea, Txinparta Elkartea eta Nafarroako fusilatu, eraildako eta desagertuen senitartekoen elkarteak gotorlekuren ondoan hilotzak lupetik ateratzeari ekin zioten, Jose Maria Jimeno Juriok aipaturiko leku batean. Dauden 131 hilotzetik 25 atera eta hauek, belaunetan, botilatxo bat zuten. Bertan hildakoaren datuak sartuta zeuden arren, tamalez denboraren poderioz okertu eta ezin izan dute irakurri. 1941 eta 1944 artean arnas gaitzez[7], batez ere tuberkulosi eta pneumonia, bertan hildako lagunak ziren[8][6][9]. 2008ko urrian Baltasar Garzón epaileak, beste 19 hilobiekin batera, bertan lanak aurrera jarraitzeko agindua eman bazuen ere[10] Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak azaroaren 7an agindua geldiarazi zuen[11] beharrezkoak ez zirelakoan. Azaroaren 18an epaiak tokian tokiko epaitegien alde inhibitzea erabaki eta hamar egun beranduago Auzitegi Nazionalak horrelako krimenak ikertzeko eskuduntza ez zuela erabaki zuen[12].

2007ko azaroan, Nafarroa Baik hala eskatuta, Espainiako Kongresuak lekua garbitzeko eta babesteko 500.000 €ko aurrekontua onartu zuen. Lanak 2008an egin behar baziren ere[13], 2009ko maiatzera arte ez zuten burutu[14]. Lan hauek espetxe bilakatzean eraiki zuten harresiak eta espetxearen sukaldea bota zituzten. 2009ko ekainaren asteburuetan bisita gidatuak antolatu zuten bertara[15].

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Ferrer Muñoz, Manuel (1993), «La Segunda República», Historia Ilustrada de Navarra, Iruñea: Diario de Navarra, ISBN 84-604-7413-5 .
  2.   Chueca, Josu (2004/V/23), «San Cristobal: Zigor mendia», Argia (1945), http://www.argia.com/argia-astekaria/1945/san-cristobal-zigor-mendia .
  3.   «La muerte de presos en San Cristóbal llenó de cadáveres trece pequeños cementerios», Diario de Noticias, 2006/12/17, http://www.diariodenoticias.com/ediciones/2006/12/17/sociedad/navarra/d17nav6.764155.php .
  4.   Idazle asko (2004), Navarra 1936. De la esperanza al terror, Tafalla: Altaffaylla, ISBN 84-930957-9-6 .
  5.   Junquera, Natalia (2007/X/21), [«La fuga de los 221 muertos», El País, [http://www.elpais.com/articulo/reportajes/fuga/221/muertos/elpepusocdmg/20071021elpdmgrep_3/Tes .
  6. a b   Asociación para la recuperación de la memoria histórica, Exhumación en el Fuerte de San Cristobal, http://www.memoriahistorica.org/modules.php?name=News&file=article&sid=472&mode=thread&order=0&thold=0 .
  7.   «Frankismoko biktimak omenduko dituzte gaur Busturian», Berria, 2007/VIII/04, http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2007-08-04/008/003/frankismoko_biktimak_omenduko_dituzte_gaur_busturian_70_urte_betetzen_dira_bihar_bizkaiko_herriko_sei_bizilagun_derioko_hilerrian_fusilatu_zituztenetik.htm .
  8.   «La sociedad Aranzadi se encargará de las exhumaciones de San Cristóbal», Diario de Noticias, 2007/IV/1, http://www.diariodenoticias.com/ediciones/2007/04/01/sociedad/navarra/d01nav6.854427.php .
  9.   «La muerte de presos en San Cristóbal llenó de cadáveres trece pequeños cementerios», Diario de Noticias, 2006/XI/17, http://www.diariodenoticias.com/ediciones/2006/12/17/sociedad/navarra/d17nav6.764155.php .
  10.   «Garzón se declara competente para investigar al franquismo y autoriza la apertura de 19 fosas», Diario de Noticias, 2008/X/17, http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2008/10/17/sociedad/espana-mundo/d17esp14.1393319.php .
  11.   «La Audiencia Nacional desautoriza a Garzón y paraliza la apertura de fosas de la Guerra Civil», Diario de Noticias, 2008/XI/8, http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2008/11/08/sociedad/espana-mundo/d08esp12.1413491.php .
  12.   «La Audiencia Nacional dicta que Garzón no puede investigar delitos franquistas», Diario de Noticias, 2008/XI/29, http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2008/11/29/sociedad/espana-mundo/d29esp15.1432970.php .
  13.   «El Congreso aprueba 500.000 euros para limpiar y consolidar el Fuerte», Diario de Noticias, 2007/XI/9, http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2007/11/09/vecinos/cuenca/d09cue24.1060087.php .
  14.   «El Gobierno organiza este mes las primeras visitas al fuerte de San Cristóbal», Diario de Noticias, 2009/VI/3, http://www.diariodenavarra.es/20090603/pamplona/el-fuerte-san-cristobal-abre-sus-puertas-este-mes.html?not=2009060301535989&idnot=2009060301535989&dia=20090603&seccion=pamplona&seccion2=pamplona&chnl=10&ph=100 .
  15.   «Las obras de Ezkaba acaban con los restos de su realidad como prisión franquista», Diario de Noticias, 2009/VI/7, http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2009/06/07/vecinos/cuenca/d07cue32.1619371.php .