San Lorentzo eliza (Iruñea)

Koordenatuak: 42°49′01″N 1°38′56″W / 42.81694°N 1.64889°W / 42.81694; -1.64889
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Lorentzo eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Iruñeko Alde Zaharra
San Lorentzo elizaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′01″N 1°38′56″W / 42.81694°N 1.64889°W / 42.81694; -1.64889
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaLaurendi Erromakoa
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura
EstiloaSpanish Baroque architecture (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-197 eta 669-230
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
197 eta 230
Kontaktua
HelbideaCalle Mayor, 74
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Lorentzo eliza Iruñeko Alde Zaharreko dagoen eliza katoliko bat da. XIV. mendeko bere multzotik kasik hondakinik ez dago eta gaur egungo bere arkitektura-elementurik baliotsuena San Ferminen kapera da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliz-gotorlekua izan zena Iruñeko Alde Zaharraren mendebaldeko muturrean dago, Aduanako zokoa eta Takonera plazan, Kale Nagusiaren muturrak Errekoletoen plaza eta Takonera kalearekin bat egiten duen tokian, aurrealdean Aduanako zokoa duela, hiriaren defentsa-sistemako zati zelarik. Eraikinetik hurbil Takonera parkea eta Tres Reyes hotela daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendeko eraikinaren ezkutuko arrasto batzuk soilik gorde dira. Nabea 1805an Juan Antonio Pagolak egin zuen, nabe neoklasiko soil bat delarik. Aurreko garaiko aurrealdea barrokoa zen, baina Iruñeko Ziudadelatik Leopoldo O'Donnell jeneralaren gudarosteak jaurtitako lehergailuek kaltetu zuten, hortaz errautsia izan zen eta 1901an Florencio Ansoleagak aurrealde berria egin zuen, hain zuzen ere gaur egun ikusgai dagoena. Jatorrizko bertikalitatea kanpaien gaineko gorputz piramidala desagertzean murriztu zen.

Ia urte osoz egon ohi den San Ferminen kapera (San Frantzisko Xabierkoarekin batera Nafarroako Santu Zaindaria dena) Iruñeko Udalaren ekimenez eraiki zen, 1696an eta betiere Santiago Raón, frai Juan de Alegría eta Martín Zaldua arkitektoen proiektuaren arabera, eraikuntza-lanak 1717. urterarte luzatu zirelarik. Oinplanoa greziar gurutze itxurakoa da, Aduanako zokora begira. Gurutzaduran adreilu gorriz eginiriko linterna bat azaleratzen da, hiriaren armarriaren koloredun zeramikazko eremuak dituelarik, eta behealdeko solairuko harrizko arku aretoarekin kontrastea eginez. Haisera batean barrokoa izan zen, baina 1797ko Santos Ángel Otxandategi arkitektoak giro neoklasikoa eman zion. 1989ko zaharberritzean aurreko estilora itzultzea saiatu zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]