Luis IX.a Frantziakoa
Wikipedia(e)tik
(«San Luis» orritik birbideratua)
- Artikulu hau Frantziako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus San Luis (argipena).
El Grecok asmatutako erretratua
Luis IX.a Frantziakoa (Poissy, 1214ko apirilaren 25a - Tunis, 1270eko abuztuaren 25a), San Luis izenaz ezagunagoa, Kapetar leinuko Frantziako erregea (1226-1270) izan zen.
Biografia [aldatu]
Gurasoak Luis VIII.a Frantziakoa eta Blanka Gaztelakoa zituen. Erregea ez ezik frantziskotarra (laiko) ere bazen. Bere erreinaldian Frantziak bere mugak zabaldu zituen: Ingalaterrak Guiena baino ez zuen mantendu.
Gurutzadetara joateko azken erregea izan zen: Zazpigarren eta Zortzigarrenera hain zuzen ere. Azkenean erregea bera hil zen.
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
1235ean Margarita Proventzakoa ezkondu eta hamaika seme-alabak izan zituen:
- Blanka (1240 - 1243).
- Elisabet (1242 - 1271), 1258an Tibalt II.a Nafarroakoa ezkonduko zuena.
- Luis (1244 - 1260)
- Filipe (1245-1285), oinordekoa.
- Joanes (1248-1248).
- Joanes Tristan (1250-1270), Valoisko kondea.
- Petri (1251-1284), Alençongo kondea.
- Blanka (1252-1320), Fernando de la Cerda ezkonduko zuena.
- Margarita (1254-1271), Joanes I.a Brabantekoa ezkondu zuena.
- Roberto (1256-1317), Luis I.a Borboikoaren aita izango zena.
- Aines (1260-1327), Roberto II.a Borgoiniakoa ezkondu zuena.
Ikus, gainera [aldatu]
- Île Saint-Louis (San Luis uhartea)
| Aurrekoa Luis VIII.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1226-1270 |
Ondorengoa Filipe III.a Frantziakoa |