San Marco (Venezia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

San Marco

Venedig Basilika.jpg
San Marko basilika
Sestiere San Marco.png
Biztanleria 4.326 (2007)
Posta kodea 30125


San Marco Veneziako sei sestiereetako bat da, eta hiriaren erdialdean dago. San Marcoren barnean San Giorgio Maggiore uhartea ere badago. Barrutiak bere barnean San Marko plaza duen arren, sekula sestierearen zati bezala administratua izan ez dena.

2007ko abenduak 12an, sestiereak 4.236 biztanle zituen.

Barruti txiki honetan Veneziako tokirik ezagunenetako batzuk daude, horien artean San Marko basilika, Palazzo Ducale, Dandolo jauregia, La Fenice antzokia, Grassi jauregia, Fortuny jauregia eta San Benito, San Frantin, Santa Maria del Giglio, San Maurizio, San Moises, Santo Stefano, San Salvador, San Julian eta San Samuel elizak[erreferentzia behar].

Gune hau dentsoki eraikia dago, eta Veneziako gobernua zegoen tokia zen. Orain turistek dentsoki okupatua dago, eta hotel, banku eta xehekako denda garesti ugari dago.