San Martzialgo gudua (1813)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Iberiar Penintsulako Gerrako guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martzialeko gudua».
San Martzialgo gudua
Iberiar Penintsulako Gerra
Data 1813ko abuztuaren 31a
Lekua San Martzial mendia, Irun  Gipuzkoa
43°19′40″N 1°45′41″W / 43.32778°N 1.76139°W / 43.32778; -1.76139
Emaitza Espainiarren garaipena
Gudulariak
Bandera de Francia. Frantziako Lehen Inperioa Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Espainiako erresuma
Buruzagiak
Soult mariskala Freire jenerala
Mendizabal jenerala
Indarrak
18.000–55.000[1] 16.000
Galerak
4.000 erori edo zauritu[2] 2.500 erori edo zauritu[2]

San Martzialgo gudua Espainiako Independentzia Gerra garaian gertatu zen gudua izan zen, 1813ko abuztuaren 31an hain zuzen ere. Bertan Freire jeneralak zuzendutako Galiziako armada espainiarrak Soultek zuzendutako armada frantziarra menderatu zuen[3].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wellington, Gasteizko guduan garaipena lortu ondoren, Donostiara hurbildu eta frantziarren boterepan zegoen hiria setiatu zuen 1813ko uztailean. Aldi berean, napoleondar armadak ekialderantz jo zuen berrantolatzeko eta Gasteizen izandako zaurituak senda zitezen. Bai Donostia bai Iruñea Wellingtonen indarren hegaletan zeuden, Frantziarako sarbideak babesten eta, horrexegatik, Ipar Euskal Herrian sartu baino lehen konkistatu behar zituzten. Hala ere, Donostia setiatzear Wellington konturatu zen Rey jeneralak zuzendutako frantziar goarnizioaren jarrera gaizki taxutu zuela, britainiarrek galera handiak tartean uztailaren 21eko erasoaldian 600 hildako jasan zituztelako[4]. Wellington bere kanpaina birmoldatu baino lehen, Soult berrantolatu eta ekialdean zegoela jakin zuen. Hori zela eta, aliatuek setioa utzi eta frantziar mariskal erasotzeari ekin zioten.

Wellingtonek Pirinioetako guduan Soult borrokatu zuen bitartean, Graham jeneralak Donostiako blokeoa mantendu eta abuztuaren 26an berriro setiatzeko prestatu zen. Horretarako gotorleku arinen bigarren lerroa eraiki zuen Soulten erasoez babesteko, Bidasoan lehendabiziko lerroa eraikitzen ari ziren bitartean. Beran, Lesakan eta, batez ere, Irunen zeuden anglo-portugaldar dibisioak sendotzeko, espainiar 4. ejertzitoan zeuden 3., 5. eta 7. dibisioak eta 4. dibisioaren brigada bi San Martzial mendian kokatu zituzten, Freire jeneralaren zuzendaritzapean.

Lau aste errekuperatzen pasa ondoren, Soultek Donostia askatzeko erasoaldia hasi zuen, Ainhoan bederatzi dibisio bilduz. Frantziarrek ezta espainiarrek ere ez zeuden bere onenean: frantziarrak izandako atzera-egiteek adoregabetuak zeuden eta Freireren gudarosteak gaizki hornituak zeuden, egun batzuez ano osoa hartu gabe[5]. Bere atzealdean armada aliatuak Donostian borrokaldi odoltsuak izaten ari zen, abuztuaren 31n 2.376 erori izanik[6].

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar plana erraza zen oso: hiru dibisiok San Martzial erasotu behar zuten, beste lauak Bera aldera joan eta espainiarrak Irunen hartu. Handik Oiartzunera joango ziratekeen Donostiako goarnizioa babesteko.

Goizeko laino aprobetxatuz, zazpi dibisioak abuztuaren 31n Bidasoaraino joan ziren bere artilleriaren suak lagunduak. Aliatuek Beran eta Irunen zituzten kokaguneak ustekabean harrapatu eta gainditu zituzten baina Freireri abisatzeko aukera izan zutenez, honek mendian lerro bat osatu zuen bere gudarosteekin. Inguru menditsu hartan zutabe inperialek ordena galdu eta Freireren lerroraino ailegatzean nahaspilatuta zeuden[7]. Laugarren espainiar ejertzitoa edo Galiziakoak, bere herria askatu ez ezik Gaztelan ere borrokatu zuena, tiro egin ondoren baionetaz bota zituen maldan behera Soulten soldaduak.

Soultek gau erdian lerroak berrantolatu eta tropa berriak ekarri zituen bigarren erasoaldia egiteko. Hala ere, espainiar lerroa zutik iraun eta berriro erasoaldia atzera bota zuen. Bidasoan ezin eta Soultek Irun aldera erretiratzeko agindua eman zuen. Donostia egun hartan bertan erori eta anglo-portugaldar armadak erre eta arpilatu zuen hiriburua[8][9]. Soult Lapurdira joan zen.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martzialgo gudua latza zen oso. Zaurituak eta hildakoak 1.658 ziren espainiar armadan, frantziar armadan are gehiago. Anglo-portugaldar armada, berriz, apenas ez zuen eroririk izan borrokan gutxi parte hartu zuelako. Gudua eta gero, frantziarrek Hego Euskal Herritik atera ziren eta Soult "berriro ez zituen izandako abilezia eta arreta erakutsiko borrokan"[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Gates, David (2002), The Spanish Ulcer: A History of the Peninsular War, Pimlico, 523. orrialdea, ISBN 0712697306 .
  2. a b   Gates, David (2002), The Spanish Ulcer: A History of the Peninsular War, Pimlico, 428. orrialdea, ISBN 0712697306 .
  3.   Smith, Digby (1998), The Napoleonic Wars Data Book, Greenhill, Londres, ISBN 1-85367-276-9 .
  4.   Gates, David (2002), The Spanish Ulcer: A History of the Peninsular War, Pimlico, 395. orrialdea, ISBN 0712697306 .
  5.   Glover, Michael (2001), The Peninsular War 1807-1814, Penguin, 263. orrialdea, ISBN 0-141-39041-7 .
  6.   Glover, Michael (2001), The Peninsular War 1807-1814, Penguin, 262. orrialdea, ISBN 0-141-39041-7 .
  7.   Gates, David (2002), The Spanish Ulcer: A History of the Peninsular War, Pimlico, 427. orrialdea, ISBN 0712697306 .
  8.   «El incendio de San Sebastián, en cartas», El Diario Vasco, 2008ko maiatzaren 25, http://www.diariovasco.com/20080525/cultura/incendio-sebastian-cartas-20080525.html .
  9. El holocausto de San Sebastián en 1813
  10.   Gates, David (2002), The Spanish Ulcer: A History of the Peninsular War, Pimlico, 429. orrialdea, ISBN 0712697306 .