San Mateo
Wikipedia(e)tik
San Mateo (מתי/מתתיהו, "Jainkoaren oparia", Mattay edo Mattithyahu irakurria; grezieraz: Ματθαῖος, Matthaios. K. a. 1 - 34) Bibliaren arabera, Jesusen hamabi apostoluetako bat; eta kristau-tradizioaren arabera, lehen Ebanjelioaren egilea. Grezieraz Levi zuen izena. Erromatarren zerga-biltzailea izan zen. San Ireneok dioenez, Palestinan predikatzen aritu ondoren, Etiopiara joan zen, eta han hil zuten. Jaia: irailaren 21a.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.