San Mateoren deia

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Mateoren deia
Jatorria
Sortzailea(k)Caravaggio
Sorrera-urtea1609
IzenburuaSzene: Berufung des Hl. Matthäus
KomisarioaMatthieu Cointerel (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak340 (altuera) × 322 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte dapaintings by Caravaggio in the Contarelli Chapel (en) Itzuli
Iconclass73C7115 eta 11H(PETER)
Kokapena
LekuaContarelli Chapel (en) Itzuli
BildumaSan Luigi dei Francesi
Argumentu nagusiaCalling of Matthew (en) Itzuli

San Mateoren deia (italieraz Vocazione di san Matteo) Caravaggiok 1599tik 1600ra bitarte egindako margolana da, non agertzen baita Jesukristok Mateori egindako deia berari jarraitzeko. Erromako San Luigi dei Francesi elizarako pintatu zuen, eta han dago gaur egun ere. Caravaggiok Mateoren bizitzari buruz egindako beste bi margolanen ondoan dago: San Mateoren martiritza eta San Mateoren inspirazioa.

Indar handiko lana da, zeinean nahita bere garaiko ingurune batean kokatu zuen Caravaggiok Mateo apostolua, garai hartako taberna batean, orduko jantziekin jantzitako beste bezero batzuekin dagoela. Jesusek, ordea, itxura klasikoagoa duela dirudi, nahiz eta ez dugun jantzita guztiz ikusten. Jesusen keinuetan dago margolanaren indarra: aurpegi ederreko gizon gazte bat da modeloa, eta eskuaren zeinuan, deia egiteko keinu horretan, Michelangeloren Adamen sorkuntzaren Kapera Sixtinoko unearen erreferentzia argia dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]