San Nikolas Barikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Nikolas Barikoa

elizbarrutiko apezpiku


Elizbarrutia: Myra (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPatara (en) Itzuli, III. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMyra (en) Itzuli, IV. mendea ( urte)
Hobiratze lekuaBasilica of Saint Nicholas (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpresbiteroa eta apezpiku katolikoa
Santutegia
Abenduaren 6, Abenduaren 19, Maiatzaren 22 eta Abuztuaren 11
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEarly Christianity (en) Itzuli
Nicene Christianity (en) Itzuli

Musicbrainz: 0f3b352f-c498-4381-a296-88b39fcff42e Find a Grave: 8167 Edit the value on Wikidata

San Nikolas Barikoa edo San Nikolas Mirakoa (Patara, Lizia, Asia Txikia, 270eko martxoaren 15a - Mira, Lizia, 343ko abenduaren 6a) Mirako (Asia Txikia) artzapezpikua izan zen. Santu kristau ezagunenetariko bat da hala Ekialdeko nola Mendebaldeko Elizetan- Gaur egun Eguberrietako jaiekin lotua ageri da, Euskal Herrian San Nikolas Txikiaren ospakizunekin eta zenbait gabon kantarekin, eta munduan oro har, kultura anglosaxoian zabaldutako Santa Clausen izenarekin. Errusiako patroia da.

Historiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Nikolasen bizitzaren berri ematen duen dokumenturik ez dago, baina tradizioaren arabera, Diokleziano enperadoreak espetxeratu zuen kristauen esetsaldian; Konstantinok askaturik, Nizeako kontzilioan esku hartu bide zuen.

Mira hirikoa zen, Anatoliako penintsulakoa (gaur egungo Turkia) eta horregatik Mirakoa esaten zaio, baina 1087. urtean Bari hiri italiarreko marinel batzuek erlikiak Anatoliatik lapurtu eta Barira eraman zituzten, non santuaren izena duen basilikan gordetzen dira. 1993an, Turkiatik gertu dagoen uharte batean, IV-VI. mendeko monumentu-sail bat aurkitu da, eta dirudienez, han dago San Nikolasen hilobia.

Eguberrietako sinbologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elezahar anitzek haurren eta itsasgizonen babesle gisa aurkezten dute. Kristau-ikonografian gehien irudikatutako santuetako bat da. Eguberrietan haurrentzako opariak dakartzan pertsonaia gisa germaniar herrialdeetan agertu zen lehenbizi; gero Eliza erreformatuen guneetatik gainerakoetara zabaldu zen.

San Nikolasen mirari/oparia: urrea hiru ahizpa prostitutentzat.

San Nikolasi egozten zaion mirarietako bat da hiru neskatxa prostituziotik salbatu zituenekoa[1]. Lizia eskualdeko Patara hirian gertatu omen zen, fede handiko gizon batek, pobreziak estututa, hiru alaba behartu zituela prostituta izatera. San Nikolas gizonaren etxe ondotik igaro, eta urrezko hiru zorro sorrarazi zituen, eta leihotik sarrarazi, ahizpa bakoitzaren eskuetara zorro bana emanez. Ikonografian, batzuetan urrez betetako hiru zapata dira, edo urrezko hiru txanpon, neskatxen eskuetara doazenak. Erdi Aroko eta Pizkundeko Italian, istorio hau hainbar artelanetako motiborik gogokoenetakoa izan zen. Istorio horretan egon daiteke, halaber, Eguberrietako oparigintzarekin santuak daukan konexioa.

Eguberrietako konexio hori dago Santa Claus pertsonaiaren jatorrian. Herbehereetako kristauen artean santua Eguberriekin lotuta gurtzen zuten, eta 18. mendean, Ameriketako New York koloniara joandako etorkin holandarrekin Sint Nikolaas eta Sinter Klaas izen herrikoi neerlanderazkoak bihurtu Santa Claus formaren jatorria[2].

Arrasateko Isabel Aranburuzabala[3] eta Espe Lizarralde[4] San Nikolasen kanta abesten[5] (Ahotsak.eus[6] ).

San Nikolas Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Claus delakoa Bizarzuri izenarekin ere agertu izan da 20. mendearen amaieratik Euskal Herriko eguberrietan, baina izatez, euskal tradizio zaharragoetan gorde izan da haren izena. Hain zuzen ere, San Nikolas Txikiaren tradizioa eta jaia ospatzen da abenduaren 6an, eta Gabon kantetan ere badago San Nikolasen aipurik: modu nahiko bitxian zenbait kasutan[7], gaztelera eta euskara nahasten duten kantuetan[8]. Esate baterako:

«

San Nikolas coronado
confesor es muy hondrado.
ale, ale alegría,
todo el mundo alabaría.
Aquí estamos cuatro,
cantaremos dos,
una limosnita
por amor de Dios.
Aingeruak gara, zerutik gatoz,
poltsa badugu, baina eskean gatoz.

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «LA HORNACINA... NAVIDAD» www.lahornacina.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  2. (Ingelesez) Editors, History com. «Santa Claus» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  3. «Aranburuzabala Amozarrain, Isabel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-22).
  4. «Lizarralde Gallastegi, Espe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-22).
  5. «San Nikolasen kanta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-22).
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-22).
  7. «San Nikolasen kanta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Cancionero vasco - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Nikolas Barikoa Aldatu lotura Wikidatan