San Nikolas uhartea
| San Nikolas uhartea | |
|---|---|
Garraitz uhartea, Lekeitio |
|
| Geografia | |
| Kokalekua | Bizkaiko Golkoa |
| Koordenatuak | 43°22′1.33″N 2°29′42.13″W / 43.3670361°N 2.4950361°WKoordenatuak: 43°22′1.33″N 2°29′42.13″W / 43.3670361°N 2.4950361°W
22 m. |
| Administrazioa | |
| Udalerria | Lekeitio |
| Demografia | |
| Biztanleria | 0 bizt. |
San Nikolas edo Garraitz uhartea Lekeitio aurrean dagoen irla da. Lekeitioko udalerriaren aurrean eta Lea ibaiaren ondoan kokatzen da. Uhartea eta Isuntzako hondartza batzen dituen kai txiki bat dago ("malekoia"), baina itsasbehera denean bakarrik da erabilgarri. Horrez gain, itsasbeheran ere Mendexako Karraspio hondartzara joatea dago ibiltzen, irla tonbolo bihurtzen delarik orduan.
San Nikolas uhartearen higadura saihesteko pinuak landatu zituzten. Lekeitioko udalerrian izurrite larriak zeudenean, gaixoak uhartera eramaten zituzten, gaixotasunak osasuntsu zeuden bizilagunak ez kutsatzeko.
6.5 hektareako azalera dauka.
Historia [aldatu]
1549koak dira lehenengo aipamen historikoak uharteko eraikin batzuei buruzkoak, baseliz modukoak hain zuzen ere. Bestela, 1578ko izurrite batek herria jo zuen 9 hilabetez, eta gaixoak bertara eraman zituzten, lazareto moduan.
Urte batzuk geroago, Aita Solagurenek sortu zuen frantziskotar errekoletoen komentua, eta 1617an lehendabiziko meza egin zuten. Komentuaren alboan ospitale txikia ere egon zen jende pobre eta erromesentzat. Hala ere, 1650ean fraideek alde egin zuten handik azkenean ur ezagatik eta eguraldiko faktoreengatik. Nikolas deunaren irudia eraman zuten San Joanen baselizara, gaur egungo olatu-hormaren gainaldean. 1795ean suntsitu zuten Konbentzio Gerran. Horren ostean, gotorlekua eraiki zuten kainoiekin, eta Lehen Gerra Karlistan ere erabili izan zuten irla hau.
Bestela, 1746an Garraitz eta Isuntzako hondartzaren artean Lazunarri izeneko kaia ("malekoia") eraikitzen hasi ziren, tarteka urpean geldituko zena mareen arabera, hondarrak Karraspiorantz bideratzeko helburuarekin. Urteak aurrera, ubide modukoa zabaldu zuten itsasadarrak "bide normalari" jarraitzeko 1803an. 1840an apurtuta geratu ondoren, 1856an berriro eraiki zuten. Ordutik hona hainbat berriztapen eta konponketa eginbehar izan dituzte itsasoaren gora-beherak direla-eta.
Bibliografia [aldatu]
- "La villa de Lequeitio". Francisco de Ocamica. Bizkaiko Aldundia. 1966.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz)Irlako argazki batzuk
| Euskal Herriko uharteak | ||
|---|---|---|
|
Aketx • Amuitz • Bedua • Berens • Billano • Dunbarriak • Galera • Gaztelugatxe • Hirukanale • Izaro • Konpantzia |
||