San Patrizio eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Patrizio Eguna» orritik birbideratua)
San Patrizio eguna
San Patrizio eguna Buenos Airesen
Izen ofizialaSaint Patrick's Day
Lá 'le Pádraig
TokiaHerrialde anglosaxoiak
Data
DataMartxoaren 17

San Patrizio eguna (ingelesez: Saint Patrick's Day eta irlanderaz: Lá 'le Pádraig edo Lá Fhéile Pádraig) San Patrizioren (386-493) omenez urtero martxoaren 17an ospatu ohi den jaieguna da. San Patrizio Irlandako santu zaindaria da eta herrialde horretan egun hor jai edo festa nazionala da (Ipar Irlandan ere usadioz ospatu ohi da, nahiz eta legez jaieguna ez izan). Beste hainbat herrialdetan ere santu zaindaria denez, haren eguna ospatu ohi da: adibidez, Montserraten edota Kanadako Ternua eta Labrador probintzian. Irlandako ingelesezko herri hizkeran, St. Paddy's Day edo soilik Paddy's Day ere esaten zaio.

Nazioartean San Patrizio eguna irlandar jatorria duten guztiek ospatzen dute, eta jatorri hori ez dutenak ere batzen zaizkie sarritan. Ospakizunaren gai nagusia irlandarra eta berdea den guztia da. Kristau nahiz ez kristauek jaiegun hau berdez jantzita ospatzen dute, eta ohikoak dira irlandar jan-edariak eta kaleetako desfileak.

Irlanda, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Kanada, Australia edota irlandar jatorriko biztanle kopuru handia duten herrialde guztietan badira berdez tindatutako garagardoa saltzen duten taberna edo saltokiak ere.

Eskualdekako ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroan ospakizun erlijioso bat zen, gaur egun ordez ospakizun publikoa da 1903an.San patrizio eguneko pasarelak irlandako estatu librean egin ziren Dublinen. 1990ean gobernuak ospakizun honi berrizkuntzak, sorkuntzak egiteaz gain, hasierako egoerara bueltatu zuen.Lehenengoa 1996. urtean. Beste herrialde batzuetan ere garrantzi handikoa izan da ospakizun hau:Mánchester, Birmingham, Londres, Cambridge, Montreal, Boston, Filadelfia, Chicago, Kansas, Savannah, Denver, Buenos Aires, París, Scranton y Toronto,

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]