San Pedro de la Roca gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Pedro de la Rota gaztelua1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Castillo de San Pedro del Morro - Near Santiago de Cuba - Cuba 02.jpg

Santiago de Cuba hiria itsas erasoetatik babesteko eraiki zen.

Mota Kulturala
Irizpideak iv, v
Erreferentzia 841
Kokalekua KubaKuba
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibe
Koordenatuak 19°58′0″N 75°52′15″W / 19.96667°N 75.87083°W / 19.96667; -75.87083Koordenatuak: 19°58′0″N 75°52′15″W / 19.96667°N 75.87083°W / 19.96667; -75.87083
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

San Pedro de la Roca gaztelua edo Morro gaztelua, Unescok 1997an Gizateriaren ondare bezala izendatu zuen. Erakunde horren arabera Hispanoamerikako arkitektura militarraren gaztelu osatuena eta hobeto gordeta da. Diseinuaren oinarria italiarra izan zen, errenazimentu estilokoa. Bere bigarren izena dela eta, batzuetan San Juan de Puerto Ricoko San Felipe del Morro gotorlekuarekin nahasi izan da.

Gotorleku militar hau Santiago de Cuban dago. Eraikuntza nagusia 1590tik 1610ra egin zen. Zitadelaren eraikuntza 1638 hasi zen eta 42 urte behar izan zituzten lanak burutzeko. Helburua itsas-erasoetatik, bereziki pirateriatik, hiria babestea zen. Gazteluaren lehenengo ideia Pedro de la Roca y Borja gobernadoreak eman zuen eta hortik datorkio izena.

Eraikuntza-lanak eta diseinua Giovanni Batista Antonelli ingeniari italiarrak zuzendu zituen. Ingeniari honen asmoa lur-eremuaren ezaugarriez baliatzea izan zen gazteluaren aukera defentsiboak hobetzeko. Gero behin baino gehiagotan berreraikia eta moldatua izan da. Santiagoko Morro hau bitxi arkitektoniko, estetiko eta historiko bezala dago onartuta. Antonellik beste gotorleku planifikatu zituen Kuban: Cojimar gotorlekua eta Santa Doratea de Luna de Chorrera gotorlekua.

Gazteluak izandako erasoak eta arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1662an filibustero ingelesek, Christopher Myngs-en agindupean, Santiago de Cuba okupatu zuten eta gotorlekuaren zenbait alde txikitu zituzten.
  • 1663 eta 1669 artean Juan Císcara Ibáñez, Juan Císcara Ramírez eta Francisco Pérez ingeniariak saiatu ziren gaztelua konpontzen eta hobetzen.
  • 1680an Frantziako eskuadra baten erasoa eman zen.
  • 1680, filibusteroen eraso berri bat.
  • 1675an eta 1692an bi lurrikarek gaztelua kaltetu zuten.
  • 1693an gaztelua konpontzeko lanak, Francisco Pérezen agindupean.
  • 1757an, beste lurrikara.
  • 1766an, beste lurrikara.
  • 1775an, gazteluaren alde garrantzitsuak espetxe moduan moldatu ziren, bereziki preso politiko kubatarrak bertan sartzeko.
  • 1898an, Ameriketako Estatu Batuekin izandako gerran berriro ere gaztelu militarraren eginkizunak bete zituen.[1]
San Pedro de la Roca gaztelua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. René Chartrand (2006). The Spanish Main 1493-1800. Osprey. 64.or. ISBN 1846030056

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Pedro de la Roca gaztelua Aldatu lotura Wikidatan