San Pedro eliza (Gasteiz)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Pedro eliza
Done Petri apostoluaren eliza
Vitoria - San Pedro 71.JPG
Estilo gotiko, barroko eta neogotikoan eginiko tenplua da
Udalerria  Araba, Gasteiz
Herrialdea  Euskal Herria
Koordenatuak 42°50′54″N 02°40′29″W / 42.84833°N 2.67472°W / 42.84833; -2.67472Koordenatuak: 42°50′54″N 02°40′29″W / 42.84833°N 2.67472°W / 42.84833; -2.67472
Garaia XIV. mendea
San Pedro eliza (Gasteiz) non dagoen adierazten duen Gasteiz erdiguneko mapa
San Pedro eliza (Gasteiz)

San Pedro eliza[1][2] edo Done Petri apostoluaren eliza[3] XIV. mendeko tenplu gotikoa da, Gasteizko Alde Zaharrean (Gasteiz, Araba) dagoena; zehazki, Errementari kalearen eta Jesusen Zerbitzarien kalearen artean. Bere barneko arkitekturaren eta eskulturen aberastasunagatik, Espainia iparraldeko tenplu gotiko ederrenetariko bat kontsideratzen da.

1931an, Espainiako multzo historiko izendatu zuen Espainiako gobernuak; eta, 1984an, Espainiako arte eta historia monumentu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak.[4]

Elizaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza

San Pedro elizaren dorre barrokoa "Valerio de Ascorbek" egin zuen. Dorre honek, San Migel Goiangeruaren elizarekin antzekotasun asko ditu. 1892 eta 1896 bitartean berriztapen ugari jasan zituen. Berriztapen horien ondoren, Fausto Íñiguez de Betolazak egindako portiko neogotikoa eta Bordelen 1861 eta 1901 bitartean sortutako beirateak bakarrik kontserbatu ziren.

Eliza latindarra da, gurutzearen oinplanoa daukana. Hiru nabe motz ditu hiru ataletan banatuta daudenak.Nabe bakoitzak ganga formako arkuez estalita dago. Antzinako hiriaren eliza harresiari lotuta zegoen. Bere barnean, erretaulu asko ikus daitezke. Hoien artean, Erregeen erretaulua aipagarria da, XVI.mendekoa eta estilo platereskoa duena.

Erregeen erretaulua

Familien hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspuntu historiko batetik, tenpluaren hainbat kaperatan dagoen ehortetxe eskulturak oso nabarmenak dira.

Vitoria-Gasteizko familia garrantzitsu askoren Erdi Aroko eta errenazimenduko hilobiak ugariak dira. Batez ere, merkatari eta zaldunenak. Hilobi gehien dituzten familiak Alabatarrak, Estellatarrak, Salbatierratarrak eta Bergararrak dira. Familia haiek Gasteizen eta Araban kargu politiko asko zituzten.

Alaba leinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alabatarren leinutik, Diego Martinez de Alaba (XIV), Pedro Martinez de Alaba (XVI. mendearen lehen erdia) eta azken honen semea Diego Alaba Eskibelen hilobiak dira aipagarrienak. Diego Alaba Eskibel Astorgako, Avilako eta Kordobako apezpikua izan zen eta Trentoko kontzilioan parte hartu zuen. 1562.urtean hil zen.

Familia honen kide gehienak merkatariak ziren eta normalean harreman komertzialak Herbehereekin eta monarkiarekin hantatzen zirenekin izaten zituzten.

Pedro Martinez de Alaba hirian ospe handikoa pertsonai eta merkataria izan zen. Gaur egun bere jauregia parrokiatik hurbil ikus daiteke.

Pedro Martinez de Alabaren hilobia

Nolanahi ere, Alaba familiako kide guztiak ez ziren eliza honetan lurperatu. Adibidez, Diego Martinez de Alaba diputatu nagusiak (Vitoria-Gasteizko alkatea izan zena ere) bere testamentuan San Francisco de Vitoria komentuan hobiratua izan nahi zuela idatzi zuen, eta horrela izan zen. Horrez gain, bere osaba Diego Martinez de Alaba, Gasteizko San Bizente elizan hobiratu zuten.

Estella leinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estella askazitik, Garcia de Estellasen hilobia inportanteena da, XVI. mendeko platereskoa. Merkatari familia honek Flandesekin negozio asko izan zituen eta Gasteizen goi mailako kargu politikoak lortu zituen XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran.

Salbatierra leinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salvatierra familiako kideek Gaztelako ardiaren artilea esportatzen zuten. Familia horren hilobi ezagunena Diego Martinez de Salbatierrarena da.

Bergara familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, Bergara familiako Juan Ruiz de Bergararen hilobia dago. Honen berezitasuna, otoizlari baten irudia agertzen dela da.

Hilobien argazkiak
Portiko zaharra

Portiko Zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portiko zaharra XIV.mendean sortu zen. Antzinean, portiko zaharraren burutik tenplura sartzeko bidea zegoen eta Herreria kalera ematen zuen.

Monumentu historiko artistiko nazioanala da. Portikoaren gainean dorre barrokoa eraikitzeak bere arkitekturan aldaketa batzuk kausatu zituen. Zorionez, portikoaren harrizko taila preziatuen itxura ez zen aldatu.

Timpanoaren eszenak


Portikoaren barnean hainbat eszena daude. Beheko partean, Ama Birjinaren bizitzaren gertakariak eta Kristoren haurtxaroa azaltzen dira. Aitzitik, portikoaren beste atal guztiak Done Petri apostoluaren bizitzako uneak interpretatzen dituzte. Done Petri apostuluak tenplua zaintzeaz arduratzen zelako.

Era berean, 12 apostoluren irudiak ere daude.

Kultura jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisita orduak izateaz aparte, 2001.urtetik parrokian organo entzunaldiak egiten dira, udan zehar batez ere. Entzunaldi hauek Vitoria Gasteizko udalak antolatzen ditu. Floren Unzueta organojolea izan ohi da. Horrez gain, kontzertua amaitzean Unzueta entzuleei organoa ikusteko aukera ematen die, hura deskribatuz eta bere ezaugarriak aipatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gasteizko Udalaren Turismo Bulegoaren eskuorria, 2010eko udakoa.
  2. Arabako Aldizkari Ofiziala, 95. zenbakia, 2010eko abuztuaren 23koa, 9917. orrialdea
  3. Euskaltzaindia: Santutegiko izen ohikoenak (euskara baturako 66. araua). Eliza horren izena ez, baizik eta santuaren izena arautu duenez, ez diogu Euskaltzaindiaren arau horri lehentasuna eman, baina izen deskriptibotzat (eliza hori zein santurena den esateko) bai, aintzat hartu dugu, Wikipediako politika baita Euskaltzaindiaren arauei jarraitzea.
  4. 265/1984 Dekretua, 1984ko uztailaren 17koa, «zenbait eraikintza nazio mailako Kondaira-Artezko monumentotzat aldarrikatuz». Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 132. zenbakia, 1984ko abuztuaren 4koa.
  • GARCÍA FERNÁNDEZ, Ernesto: Gobernar la ciudad en la Edad Media: oligarquías y elites urbanas en el País Vasco. Arabako Foru Aldundia, Gasteiz, 2004.
  • PORTILLA, Micaela Josefa eta hainbat egile: Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria. Publicaciones del Obispado de Vitoria y de la Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria, I - IX. liburikiak, 1967-2001.
  • PORTILLA, Micaela Josefa: Álava. Everest, 1977. ISBN 84-241-4201-2
  • Hainbat egile: Enciclopedia Histórico-Geográfica de Álava, IV. liburukia, Haranburu Editor, Donostia, 1982. ISBN 84-7407-137-2

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Pedro eliza (Gasteiz) Aldatu lotura Wikidatan