San Prudentzio jaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Prudentzio jaiak
San Prudentzioren estatua Armentian.
Izen ofizialaSan Prudentzio jaiak
AntolatzaileaVitoria-Gasteizko Udala
MotaKatolikoa
EsanahiaSan Prudentzio Arabako zaindariaren omenezko jaiak
HasieraApirilaren 27
AmaieraApirilaren 28
Data
OspakizunakDanborrada apirilaren 27aren gauean; erromeria herrikoia apirilaren 28an Armentiako basilikaraino, santuaren erlikiak ondratzeko

San Prudentzio jaiak Gasteizen apirilaren 27an eta 28an ospatzen diren jaiak dira, Arabako Lurralde historikoaren zaindari San Prudentzioren ohorez. Jaiari San Prudentzio egunaren bezperan ematen zaio hasiera, jotzen den danborraden erretretarekin batera.

Danborradan Arabako sukaldariak eta elkarte gastronomikoen ordezkariak biltzen dira, mantala eta kapela handiak eramaten dituzte, eta hiriko kaleetan zehar ibiltzen dira, kalejira baten modura txistu eta danborren soinuen laguntzaz. Aipatzekoa da, txikiek apirilaren 28an egiten duten danborrada txikia. Ohikoa izaten da egun horietan zehar perretxiko nahaskia eta barraskiloak jatea.

San Prudentzio egunean, 28an hain zuzen, Armentiako basilikarainoko erromeria herrikoa izaten da, santuaren erlikiak ondratzeko. Erlijio ospakizuna amaitzean, lehiaketa gastronomikoak, herri kirolak (esku pilota, harri jasotzea, sokatira...) eta beste jarduera batzuk burutzen dira basilikaren inguruko zelaietan. Musika ere egoten da bertan, inguru guztiak alaitzen eta merkatu txiki bat osatzen duten postuak ere badaude, non etxeko produktuak nagusitzen diren.

Hiria guztiz animaturik dago eta giroa ezin hobea izaten da.

San Prudentzio jaietako giroaren ikuspegia 2010ean.

San Prudentzioren kanta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Tun tunarekin turuten doinua

gure zaindariaren eguna (berriz)
Arabatarrok egun honetan,
elkartzen gara alaitasunez,
ospatutzeko Prudentzio jaia,
gure patroi handia.

»

Gazteleraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Suena el tun-tun y con él la trompeta

es la retreta de nuestro patrón (bis).
Los alaveses en este día con alegría y buena unión,
celebran fiestas a San Prudencio,
a San Prudencio su patrón.

»

San Prudentzioren erretreta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «San Prudentzioren erretreta»

Bestalde, jai hauetan San Prudentzioren erretreta doinu ospetsua ere jo ohi da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz