San Salvador monasterioa (Oña)
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
San Salvador monasterioa ikuspegi orokorra. |
||||
| Herria | Oña | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | Burgosko probintzia |
|||
| Koordenatuak | 42°44′1″N 3°24′47″W / 42.73361°N 3.41306°WKoordenatuak: 42°44′1″N 3°24′47″W / 42.73361°N 3.41306°W | |||
| Garaia | XI. mendea | |||
San Salvador monasterioa (gaztelaniaz Monasterio de San Salvador de Oña) Burgosko Oña hiribilduan dagoen monasterio bat da.
Historia [aldatu]
1011n Antso Gartzia I.a Gaztelako kondeak eratu zuen Tigridia bere alabarentzat. Monasterio bikia izan zen: San Juan de Cillaperlatatik etorritako mojak eta San Salvador de Loberuelatik etorritako fraideak bizi ziren bertan.
1033ko ekainaren 30ean Antso III.a Nagusiak eta Munia Gaztelakoak clunytarrei eman zieten. Ordutik aurrera garapen eta eragin handia izan zituen, bere jurisdikziopean Burgosko probintzia, Kantabria eta Palentziako Pisuerga ibaiaren haraneko hainbat monasterio izanik.
1506ean Valladolideko beneditarren eskuetan geratu zen. Frantziar inbasioaren eta desamortizazioaren ondorioz, 1835ean bere eliza herriko parrokia bilakatu zen. 1880an jesuitek okupatua izan zen, 1968ra arte. Ordutik aurrera Burgosko Aldundairena da eta ospitale psikiatriko bat eraiki dute bertan.
Erregeen hilobia [aldatu]
Bertan hainbat errege eta noble lurperatuta daude:
- Ebangelioren ondoan, baldakin baten behean:
- Antso II.a Gaztelakoa (1038-1072)
- Antso III.a Nafarroakoa (990/992-1035)
- Munia Gaztelakoa erregina (990/995-1066)
- Gartzia Gaztela eta Bartzelonakoa infantea (1142-1146)
- Epistolaren ondoan, baldakin baten behean:
- Antso Gartzia I.a († 1017)
- Urraka Gomez (?-?)
- Gartzia II.a Gaztelakoa (1009-1028)
- Filipe Gaztela eta Molinakoa infantea (1292-1327)
- Henrike Gaztela eta Molinakoa infantea (1288-1299)