San Sebastian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau martiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Sebastian (argipena)».
San Sebastian martiria (El Greco, 1577-1578).

San Sebastian (256-288) santu eta martiri kristaua zen, Diokleziano erromatar enperadorearen garaian hil omen zutena, kristauen jazarpen garaian. Ohikoena haren martirioa irudikatzea da, zutabe edo zuhaitz bati lotua eta geziek sastakatua.

Donostiako zaindaria da, eta haren jaieguna da hiriko jai nagusietako bat: San Sebastian eguna (Donostiako Danborrada), irailaren 20an. Azpeitiako zaindaria ere bada.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sebastianen martirioa Anbrosio Milangoak garatua zuen lehen aldiz, 118. salmoko sermoian (XX. zenbakia). Anbrosioren arabera, Sebastian Milangoa zen eta horregatik gurtza zioten bertan IV. mendetik.

V. mendeko Acta Sanctorumaren arabera,[1], Anbrosiorena omen dena, Sebastian Galia Narbonensis probintziakoa zen eta Milanen ikasi, eta bertan Pretoriar Guardiako kapitain bihurtu zen, Diokleziano eta Maximianoren agindupean, kristaua zela jakin gabe.

Sebastianen aurak emakume baten mututasuna osatu omen zuen, eta mirari honek 78 lagun konbertitu zituen. Sebastianek martirizatuak izan behar zuten bi kristaurekin hitz egin zuen, Marko eta Martzelino izenekoekin, eta fedea gordetzeko adorea eman zien. Marko eta Martzelino anaia bikiak ziren, eta diakonoak. Familia onekoak ziren, ezkonduak zeuden eta Erroman emazte eta seme-alabekin bizi ziren. Anaiek erromatar jainkoen omenez sakrifizioak egiteri uko egin zioten eta horregatik atxilotu zituzten. Trankilino eta Martzia gurasoek espetxean bisitatu zituzten, Kristautasunari uko egin zezaten. Baina azkenean Sebastianek gurasoak konbertitu zituen, eta baita Tiburtzio ere, Kromazio prefektuaren semea. Nikostrato, beste ofizial bat, eta haren emazte Zoe ere konbertitu zituen. Kromazio ere konbertitu zuenean, espetxeratuak askatu, dimisioa eman eta Campaniako landa-lurretan erretreta hartu zuen.

Gerora, Mark eta Martzelino ezkutuan ibili ondoren, Kastulok lagunduta, martirizatuak izan ziren, Nikostrato, Zoe eta Tiburtzio bezala.

Martiritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dioklezianok Sebastian gaitzetsi zuen ustezko traizioa zela-eta, eta "zelai batera joateko eta taketa bati lotzeko agindu zion, geziak jaurti ziezaizkioten. Arkulariek geziz sastakatu zuten, triku bat zirudien arte"[2], bertan hil zedin utziz. Kastuloen alarguna, Irene Erromakoa, hurbildu egin zen gorpua hartu eta lurperatzeko, baina oraindik bizirik zegoela ikusi zuen. Berarekin etxera eraman eta zaindu egin zuen, osatu zen arte. Bizilagunek kristaua zelako susmoa zuten. Horietako bat neskato itsu bat zen. Sebastianek ea Jainkoarekin egon nahi zuen galdetu zion eta gurutzearen keinua egin zion bekokian. Neskatoak "Bai" erantzun zuenean ikusmena berreskuratu omen zuen.

Orduan, Sebastian zutitu eta Diokleziano gurutzatu zuenean sutsu mintzatu zitzaion. Enperadoreak hil arteraino kolparazi zuen eta haren gorpua Cloaca Maxima estoldetara bota. Baina Sebastian kristau alargun bati agertu zitzaion eta haren gorpu ustelgabea lurpetik atera zezan eskatu, apostoluen ondoan katakonbetan hobiratzeko.

Sebastian geziekin hil zelako ustea zutenez, nahiz eta horrela ez gertatu, eta gero enperadore berak hiltzeraino kolpatua izan zedin agindu zuenez, batzuetan Sebastian bitan martirizatua izan zen santua dela esaten da.

Elizak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Acta S. Sebastiani Martyris, in J.-P. Migne, Patrologiae Cursus Completus Accurante (Paris 1845), XVII, 1021-1058.
  2. Legenda Aurea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Sebastian Aldatu lotura Wikidatan