San Silvestre Donostiarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Silbestre Donostiarra» orritik birbideratua)

San Silvestre Donostiarra 1985 urtetik aurrera abenduaren 31n, San Silvestre egunean hain zuzen, Donostian egiten den hiri-lasterketa herrikoia da.

Amara Kirol Elkarteak antolaturik, 1986 urtetik aurrera lehenengo lasterketaren antolaketan parte hartu eta Guardia Zibilak 1986 urtean eraildako Alejandro Auzmendi "Satza" etakidearen omenez egiten hasi zen. 2010 urtean, berriz, Verde Esperanza eta Dignidad y Justicia espainiar elkarteek Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean egindako salaketa dela eta, lasterketaren antolatzaileek Satzaren oroimenezko aipamen oro ezabatzea erabaki zuten, lasterketa debekatuta gera ez zedin.

Amara Zaharrean du helmuga, Easo plazan hain zuzen. Irteera Benta Berri inguruan izan du tradizionalki, baina metroa egiteko obrak hasi zirenetik, Easo plazan bertan du irteera ere.

Azken urteetako irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008: Kamel Ziani
  • 2009: Hossain Kaanache
  • 2010: Hossain Kaanache
  • 2011: Pierre Urruty
  • 2012: Alberto Revuelta
  • 2013: Eneko Agirrezabal
  • 2014: Alberto Revuelta
  • 2015: Pierre Urruty
  • 2016: Imanol Cruz
  • 2017: Eneko Agirrezabal
  • 2018: Pierre Urruty
  • 2019: Pierre Urruty
  • 2020: (ez zen jokatu)
  • 2021: Pablo Salaberria
  • 2022: Pablo Salaberria

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]