San Wentzeslao enparantza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Wentzeslao enparantza
Peter Stehlik 2011.07.29 A.jpg
Pragako San Wentzeslao enparantzaren ikuspegia Můstek aldera begira. Bertan, San Wentzeslaoren estatua ikus liteke.
Udalerria Praga
Herrialdea  Txekia
Lurraldea Bohemia
Koordenatuak 50°4′53″N 14°25′39″E / 50.08139°N 14.42750°E / 50.08139; 14.42750Koordenatuak: 50°4′53″N 14°25′39″E / 50.08139°N 14.42750°E / 50.08139; 14.42750
Garaia Jatorria erdi aroan du
1848an gaur egungo izenez izendatua
Helbidea Hiri Berria
San Wentzeslao enparantza non dagoen adierazten duen Praga-ko/-go/-eko mapa
San Wentzeslao enparantza

San Wentzeslao enparantza (txekieraz: Václavské náměstí edota Václavák) Txekiar Errepublikako Praga hiriburuko bulebarra da. Hiri Berrian kokatzen da eta auzo honetako kultura eta turismo gune garrantzitsua da. Luzeraz 628 metro ditu, zabaleraz berriz 60 metro, eta Můstek kokalekutik hasi (hemen antzina Hiri Zaharra eta Hiri Berria banatzen zituen lubakia gurutzatzen zuen gaur egun desagertutako zubia zegoen) eta maldan gora Pragako Museo Nazionalean amaitzen da. Enparantza hau usadioz manifestapen eta erakustaldi herrikoien kokalekua ere bada.

Izena San Wentzeslao, Bohemiako santu zaindariaren omenez du. Museoaren aurrealdean, bera irudikatzen duen zaldizko irudi bat ere bada. Enparantza honetan 1968an Pragako Udaberriko gertaera garrantzitsu asko jazo ziren.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Wentzeslao enparantzara bertaratzeko Pragako metroa edota Pragako tranbia har litezke.

Geltokiak: (Metroa) Mustek (A eta B lineak) edo Muzeum (A eta C)

Geltokiak: (Tranbia) Václavské Námêstí (9, 14 eta 91 lineak)

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Wentzeslao enparantza Aldatu lotura Wikidatan