Sanabriako lakuaren Natura Parkea
Wikipedia(e)tik
(«Sanabria aintzira» orritik birbideratua)
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokalekua | ||||||
| Garaiera | 997 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 55 m | |||||
| Hiriak | Galende, Cobreros, Trefacio eta Porto | |||||
Sanabriako lakuaren Natura Parkea (leoneraz: Llagu de Senabria) Zamorako probintziako (Espainia) naturagune babestua da, izen bereko eskualdean kokatutakoa, Segundera eta Cabrerako mendilerroen ingurunean. 22.365 hektareako azalera dauka, eta barne hartzen du glaziarrek sortutako lakurik handiena Iberiar penintsula osoan. Natura Parke izendatu zuten 1978an.
Lakua 997 metroko alturean dago, inguruan Pena Trevinca (2.124 m) duelarik.
Galende, Cobreros, Trefacio eta Porto de Sanabriako udalerrietan zabaltzen da. Interpretazio zentroa San Martín de Castañedako monasterioan dago, Galenden.