Sancho de Beurko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sancho de Beurko
Bizitza
JaiotzaBarakaldo1908ko azaroaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1989ko uztailaren 26a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Izengoitia(k)Sancho de Beurko
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Luis Ruiz de Agirre Urkixo, ezizenez Sancho de Beurko, (Barakaldo, Bizkaia, 1908ko azaroaren 18a -Donostia, 1989ko uztailaren 26a) gaztelaniaz idazten zuen euskal idazlea, Eusko Abertzale Ekintzako politikari eta gudaria zein Erbesteko Eusko Jaurlaritzako kidea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Abertzale Ekintzaren kidea, Eusko Lurra egunkari eta geroko aldizkarian zein beste hainbat argitalpenetan idatzi zuen.

36ko gerran politikari moduan baino gudari moduan aritu zen: Olabarri izeneko batailoiaren kapitaina izan zen Euzko Gudarostearen barruan. Gerra eta gero Venezuelara erbesteratuta zen. Bertatik, Eusko Lurrarentzat ere idatzi zuen, bizitakoa azalduz.

1970eko hamarkadan Biarritzen bizi zen eta Francisco Francoren heriotza eta gero, Hondarribian. Garai haietan, EAE Herri Batasunaren barnean sartzearen aurkakoa izan zen. Harrezkero, politikari baino historiografiari ekin zion, bizitakoaren memoria landuz. Gaur egun izen bereko elkarte bat dago, bere omenez, bera hasitako lanari ekiteko gogoarekin.

Idatzitako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Historia vasca de las anexiones con Castilla, Bilbon emandako hitzaldia 1933. urtean
  • Gudaris, Buenos Aires 1942. urtean
  • Vascos por el mundo, Lapurdin 1977. urtean
  • Prólogo y notas a el Informe del presidente Agirre al Gobierno de la República, Bilbo 1981. urtean.
  • Prólogo a Eloy. Euskadi en llamas, Gasteizen 1979. urtean
  • Pido un monumento, Bilbon 1979. urtean
  • Viento y agua por los caminos, Bilbon 1980. urtean
  • El Ejercito Vasco en la Guerra Civil, Euskadiko Gerra Zibilaren Historian argitaratua, Bilbon 1981. urtean
  • Semillas de mis surcos, Bilbon 1985. urtean

Bukatu gabe ere beste liburu batzuk utzi zituen: Cajón de sastre, Cuentos, eta La ruta de Santoña, adibidez

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Granja, José Luis de la: Nacionalismo y II República en el País Vasco. Historia de Acción Nacionalista Vasca: 1930-1936, Madril: CIS.
  • Renobales, Eduardo: ANV. El otro nacionalismo, Tafalla: Txalaparta. ISBN 84-8136-326-X

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Renobales, Eduardo: ANV. El otro nacionalismo, Tafalla: Txalaparta. ISBN 84-8136-326-X

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]