Sandor Petöfi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Petofi.gif

Hungariar poeta (Kiskoros, 1823 - Segesvar, 1849). Erromantizismoaren bultzatzailerik garrantzitsuena izan zen Hungarian. Ikasketak utzita, antzerki-talde ibiltari batean sartu zen, eta gero soldadu egin zen. 1844. urtean argitaratu zuen poema-bildumari esker egin zen ospetsu. 1848ko Hungariako Iraultzaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Hungariako armadan sartu, eta Segesvarreko guduan hil zen (1849). Obra nagusiak: A helység kalapácsa (Herriko mailua), János vitéz (1845, Janos heroia), Az apostol (1848, Apostolua). "Zutik, Hungaria, sorterria deika duzu" esapideak Hungariako poeta eta heroi nazional bihurtu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]