Sanremoko kantu jaialdia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sanremoko kantu jaialdia (italieraz Festival della canzone italiana edo Festival di Sanremo) lehen aldiz 1951n ospatu zen kantu jaialdi bat da.

Urtero Italiako Sanremo hiriko Teatro Ariston antzokian ospatzen da (jatorrian, jaialdiaren egoitza Sanremoko kasinoa zen) ohi otsaila amaiera eta martxoa hasiera artean. Urteen igaroan, sarri aldatu du bere formula, baina oinarrian, egile italiarrek idatzitako jatorrizko kantuen interprete batzuek epaimahaiaren aldetik edo publikoaren aldetik botoak jasotzen dituzten lehiaketa bat da.

1956tik, urtero, Eurovision Abesti Txapelketako ordezkari italiarra aukeratzeko modu bezala erabili zen, 1966an Domenico Modugno Dio come ti amo kantuarekin Luxenburgon punturik jaso gabe geratu zen arte. Ordutik, Eurovision eta Sanremoren arteko lotura hautsi zen, urte horretatik aurrera Sanremoko bi kantu soilik bidaliz Eurovision jaialdira, I giorni dell'arcobaleno, Nicola di Barirena 1972an eta Fiumi di parole Jalisserena 1997an, eta Giovanni sekzioko garaile bat, Follia d'amore, Raphael Gualazzirena, 2011n, batzuetan, kantari garailea Eurovisionera beste kantu batekin joaten zen arren, Sergio Endrigo 1968an edo Iva Zanicchi urte bete beranduago kasu.

Italiako kantu jaialdirik ospetsuena da, eta italiar telebistako ikuskizun mediatikorik nagusienetako bat bihurtu da, edizio guztietan eztabaidak eta polemikak sortzen dituena. 1967an kronika beltzaren protagonista izateko "ohorea" izan zuen Luigi Tenco kantaria bere gelan hilda aurkitua izan zenean, jaialdiaren XVII. edizioan. Orokorrean suizidioaz hitzegiten bada ere, oraindik zalantza asko dago bere heriotzaren benetako arrazoiari buruz.

Jaialdiaren garaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mia Martini kritikaren sariaren garaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaile debutariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mia Martini kritika sariaren garaile debutariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sanremoko kantu jaialdia Aldatu lotura Wikidatan