Sans-serif

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sans-serif letrak
Serif letrak
Serif letrak
(serifak gorriz)

Sans-serif deitzen zaie ertzetan serif izeneko apaindurak ez dauzkaten letra-tipoei. Nazioarteko terminoa da eta euskaraz letra-tipo kamutsa ere esaten zaio.

Lerro-buruetarako erabili ohi dira serifik gabeko letra-tipoak. Normalean ez dira paperean argitaratzen diren testu luzeetan erabiltzen, irakurgarritasun gutxiagoa omen dutelako. Ordenagailuen pantailan, berriz, hobeto ikusten omen dira.

Ikerketak egin dira ebazteko ea zein letra-tipo irakurtzen den errazago, serif edo sans-serif. Ikerketa batzuk eginak egin diren arren, badirudi oraindik ere auzia erabakitzeko dagoela.[1].

Erreferentziak


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.