Sanson
Sanson (hebreeraz: שִׁמְשׁוֹן, Shimshon, "eguzkiaren gizona"; arabieraz: شمشون Shamshūn/Šamšūn; antzinako grezieraz: Σαμψών) Israelgo epaileetariko bat izan zen, K. a. XII. mendekoa. Epaileen liburuan azaltzen dira filistearren aurkako haren balentriak. Adats luzeak zituen eta, tradizioaren arabera, adats luze horiei esker zen hain indartsu. Israelen erresistentzia irudikatzen zuen Sansonek eta juduen itxaropena bihurtu zen.
Maitale batek ordea, Dalilak, Sansonen indarra adats luzeetan zetzala jakin zuenean ilea moztu zion eta filistearren esku utzi zuen. Filistearrek begiak hustu zizkioten eta putzu-gurpil bati birak ematera kondenatu zuten. Denboraren poderioz ilea hazi zitzaion eta Dagonen tenplura jai batean erakusgai eraman zuten batean, zutabe batera hurbildu eta erauzi egin zuen. Filistear ugarirekin batera geratu zen lurperatuta.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.