Santa Cruz Tenerifekoa
- Artikulu hau Kanariar hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Santa Cruz.
|
Santa Cruz Tenerifekoa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Santa Cruz de Tenerife | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia Uhartea |
Tenerife |
||
| Alkatea | Miguel Zerolo Aguilar (CC) | ||
| Koordenatuak | 28°28′N 16°15′W / 28.467°N 16.25°WKoordenatuak: 28°28′N 16°15′W / 28.467°N 16.25°W | ||
| Eremua | 150 km2 | ||
| Distantzia | 0 km Santa Cruz Tenerifekoa | ||
| Postakodea | 38001 - 38010 |
||
| Biztanleria | 223.148 bizt (2005) | ||
| Dentsitatea | 1.487,65 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1492 | ||
| http://www.sctfe.es/ | |||
Santa Cruz Tenerifekoa (gaztelaniaz Santa Cruz de Tenerife) Espainiako hiria da; Kanarietako bigarren populatuena, Las Palmasen ondoren. Halaber, izen bereko probintziako eta uharteko hiriburua eta hiri nagusia da.
223.148 biztanle zituen 2006an.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1494an espainiarrek hiria sortu zuten, baina haien eta guantxeen arteko borrokak izan ziren hiriaren inguruan beste bost urtez. Behin konkistaturik, Santa Cruzek garrantzi handia hartu zuen urte haietan, eta Inkisizioaren lehen auzitegia han kokatu zen.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Santa Cruz bost barruti nagusik osatzen dute batetik bostera zenbatuta. Barruti hauek aldi berean beste hainbat auzotan banaturik daude:
- 1. barrutia, Anaga (14.135 hab.): Honako herri eta auzoek osatzen dute: Macizo de Anaga, Chamorga, Taborno, Almáciga, Afur, San Andrés, El Suculum, Igueste de San Andrés, El Bailadero, Roque Negro, Casas de La Cumbre, Cueva Bermeja, Los Campitos, Lomo de Las Bodegas, La Alegría, Taganana, Valle Tahodio, Valleseco eta María Jiménez.
- 2. barrutia, Centro-Ifara (53.652 hab.): Hiriko gunerik zaharrena da eta bertan alde zaharra dago. Honako auzoek osatzen dute Residencial Anaga, Ifara, Urbanización Anaga, Las Mimosas, Barrio Nuevo, Los Lavaderos, Las Acacias, Salamanca, Uruguay, Duggi, Zona Centro, El Toscal, Zona Rambla eta Los Hoteles.
- 3. barrutia, La Salud-La Salle (70.120 hab.): Biztanle gehien dituen barrutia da eta XX. mendean zehar hirian garatutako zabalgune nagusia bertan eraiki zen. Honako auzoek osatzen dute: Salud Alto, Salud Bajo, Villa Ascensión, El Perú, Cuesta de Piedra, Cruz del Señor, Los Gladiolos, La Victoria, El Chapatal, Buenavista, Los Llanos, San Sebastián, El Cabo, Cuatro Torres eta La Salle.
- 4. barrutia, Ofra-Costa Sur (47.977 hab.): Barrutia honako auzoek osatzen dute: Tío Pino, Villa Benítez, Vistabella, Santa Clara, Camino del Hierro, César Casariego, Chimisay, Somosierra, Las Delicias, Chamberí, San Antonio, Moraditas, Mayorazgo, Ballester, La Multa, Miramar, Las Retamas, Las Cabritas, Juan XXIII, Nuevo Obrero, San Pío X, Tristán, García Escamez eta Buenos Aires.
- 5. barrutia, Distrito Suroeste (41.136 hab.): Taco mendia eta TF-2ak hiriaren gainontzeko barrutietatik banatzen dute, hurrengo urteetan garatzeko aukera handienak dituen hiriko gunea da. Honako auzoek osatzen dute: El Sobradillo, El Tablero, Alisios I y II, La Gallega, Añaza, El Chorrillo, Santa María del Mar, Acorán, Barranco Grande eta Tíncer.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Santa Cruz) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20.6 | 20.9 | 21.7 | 22.3 | 23.7 | 25.7 | 28.3 | 28.8 | 27.9 | 26.0 | 23.9 | 21.8 | 24.3 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 17.9 | 18.0 | 18.7 | 19.2 | 20.6 | 22.4 | 24.6 | 25.1 | 24.6 | 23.0 | 21.0 | 19.0 | 21.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 15.1 | 15.1 | 15.6 | 16.2 | 17.5 | 19.0 | 20.8 | 21.4 | 21.3 | 20.0 | 18.1 | 16.2 | 18.0 |
| Euria (mm) | 34 | 36 | 29 | 14 | 4 | 1 | 0 | 1 | 6 | 18 | 27 | 44 | 214 |
| Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 5 | 4 | 4 | 3 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 | 4 | 6 | 31 |
| Eguzki orduak | 178 | 186 | 216 | 226 | 272 | 297 | 330 | 316 | 251 | 219 | 185 | 175 | 2851 |
| Iturria: [1] | |||||||||||||
Argazkiak [aldatu]
Elkarteak [aldatu]
- Club Deportivo Tenerife, futbol taldea.
Pertsonaia ezagunak [aldatu]
- Leopoldo O'Donnell (1809-1867), militarra eta politikaria.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Santa Cruz Tenerifekoko Udalaren webgunea
| Tenerifeko udalerriak (Santa Cruz Tenerifekoko probintzia) | ||
|---|---|---|
|
Adeje • Arafo • Arico • Arona • Buenavista del Norte • Candelaria • Fasnia • Garachico • Granadilla de Abona • La Guancha • Guía de Isora • Güímar • Icod de los Vinos • La Matanza de Acentejo • La Orotava • Puerto de la Cruz • Los Realejos • El Rosario • San Cristóbal de La Laguna • San Juan de la Rambla • San Miguel de Abona • Santa Cruz Tenerifekoa • Santa Úrsula • Santiago del Teide • El Sauzal • Los Silos • Tacoronte • El Tanque • Tegueste • La Victoria de Acentejo • Vilaflor |
||
| Artikulu hau Kanarietako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |