Santa Elizabeten eliza (Marburg)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santa Elizabeten eliza
Elisabeth-Kirche-Marburg.jpg
Herria Marburg
Herrialdea  Alemania
Koordenatuak 50°48′54″N 08°46′11″E / 50.81500°N 8.76972°E / 50.81500; 8.76972Koordenatuak: 50°48′54″N 08°46′11″E / 50.81500°N 8.76972°E / 50.81500; 8.76972
Garaia 1235-1283
Santa Elizabeten eliza (Marburg) non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Santa Elizabeten eliza (Marburg)

Santa Elizabeten eliza (alemanez Elisabethkirche) Marburgen dagoen eliza gotikoa, Alemania osoan gotiko puruan egindako eliza bakanetakoa.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotiko puruan eginiko eliza da. gurutzaduratik gora hareharriz egina dago erabat. Nabearen sabaiak 20 metrotako altuera dauka. Dorreek 80 metrotako garaiera dute.

Barnealdean bereziki aipagarriak dira Korua (Hohe Chor), Aldare nagusia (Hochaltar) eta Elizabeten kapera (Elisabethschrein).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turingiako Elizabet printzesak 1228an alargundu zenean Marburgen bizitzea erabaki zuen Marburgeko landgravea anaiordea baitzuen, baina harremana ez zen ona eta 1231ean hil zen gaixorik, 24 urte baino ez zituela. 1235ean kanonizatu zuten Hungariako Santa Elizabet izenarekin.

Kanonizazioaren urte berean hasi zen elizaren eraikuntza eta 1283an sagaratu zen. Dorre bikiak ordea ez ziren 1340 arte bukatu. Ordena Teutonikoa zen elizaren jabea eta oraindik badaude Ordenaren hainbat eraikin gehigarri, aipagarriena Deutschhausgut, Marburgeko Unibertsitateraen mineral bilduma gordetzen duena.

Hessengo landgraveak bertan hilobiraturik daude, baina Santa Elizabeten hondarrak atera egin ziren erromesak Marburg hiri protestantera etor zitezen galerazteko eta gaur egun Vienan eta Estokolmon aurki daitezke.

XVI mendetik aurrera eliza protestantea den arren XIX mendean katolikoek eta protestanteek eliza konpartitu zuten, bakoitzak alde bana.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Elizabeten eliza (Marburg) Aldatu lotura Wikidatan