Santa Eufemia eliza (Bermeo)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Deskribapena

Eliza hori planta luzekoa da eta nabe bakar bat dauka lau arlo berdinetan zatituta. Burualdea bost hormataleko poligonoa da. Gurutzeria soileko gangak ditu lau arlo berdinetan eta erradialak, aldiz, burualdean. Azpimarratzekoa da giltzarriek eta mentsulek duten dekorazio aberatsa. Euskarriak harmoretan itsatsiak daude. Barruko aldean zutabe bakarrak eta hiru zutabeko txortak ikus daitezke. Kanpoko aldean, ostera, absideko lau arlo berdinetan eta erpinetan kontrahormak daude agerian. Jatorrizko eraikinari beste egitura batzuk gehitu zaizkio: bi kapera, sakristeria, dorrea eta aterpe moderno neogotikoa. Hareharrizko harlanduz egindakoa da Bermeoko Santa Eufemia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa