Santa Katalinaren monasterioa (Sinai)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santa Katalina eskualdea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Katharinenkloster Sinai BW 2.jpg

Santa Katalinaren monasterioa

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, iv, vi
Erreferentzia 954
Kokalekua EgiptoEgipto
Eskualdea2 Herrialde arabiarrak
Koordenatuak 28°33′20″N 33°58′34″E / 28.55556°N 33.97611°E / 28.55556; 33.97611Koordenatuak: 28°33′20″N 33°58′34″E / 28.55556°N 33.97611°E / 28.55556; 33.97611
Izen ematea 2002 (XXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Santa Katalinaren monasterioa (antzinako grezieraz: Μονὴ τῆς Ἁγίας Αἰκατερίνης, Monì tìs Agìas Ekaterìnis; arabieraz: دير القدّيسة كاترينا) Egiptoko monasterio ortodoxoa izan zen, Sinai mendiko arroila batean dagoena. Santa Katalina hiritik gertu kokatua, 2002an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Egipton ere dagoen San Antonioren monasterioarekin batera, munduko monasteriorik zaharrenetariko bat delako.

Santa Katalina Alexandriakoaren ustezko hilobian kokaturik, Justiniano I.ak eraiki zuen Moisesek zuhaixka sutan ikusi zuen lekuan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Elenak (Konstantino I.a Handia enperadorearen ama) agindu zuen Moisesek Jaungoikoarekin hitz egin zuen lekuan (tradizioak zioenez) kapera bat egiteko. Gerora, Justiniano I.a enperadoreak han bertan, kaperaren ondoan monasterioa egiteko agindu zuen, eta 527-565. urte bitartean eraiki zuten.

Diotenez, han daukaten laharra Biblian aipatzen den bera da; horregatik, hiru erlijio handirentzako leku sakratua da: judaismorako, kristautasunerako eta islamerako.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Katalinaren monasterioa (Sinai) Aldatu lotura Wikidatan