Santa Luzia eguna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Santa Luziako prozesioa, Suedian.

Santa Luzia eguna abenduaren 13an Luzia Sirakusakoaren omenez ospatzen den jaia da, bereziki Italian eta Eskandinavian. Euskal Herrian ere biziki ospatzen da: ohikoa da emakumeen lagun-taldeak egun horretan bildu eta elkarrekin afaltzea eta Zumarragan eta Urretxun Santa Luzia azoka egiten da egun horretan. Italina, haurrei opariak ekartzen dizkien pertsonaia da. Eskandinavian, ohikoa da neska gazteek desfilea egitea kandelak eskuetan; Luzia irudikatzen duen neska bat ere aukeratzen da, kandelak buruan eramango dituena, kondairaren arabera Luzia Sirakusakoak kandelak eramaten baitzituen buruan Erromako katakunbetan zehar kristau jazarriak gidatzeko. Errealitatearekin zehatz mehatz bat ez badatorren arren, egun horretan egunak luzatzen hasten direla uste izan da tradizioan.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.