Santa Maria Magdalena eliza (Ablitas)

Koordenatuak: 41°58′N 1°38′W / 41.97°N 1.64°W / 41.97; -1.64
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria Magdalena eliza
Santa Maria Magdalena eliza aurrealdea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAblitas
Koordenatuak41°58′N 1°38′W / 41.97°N 1.64°W / 41.97; -1.64
Map
Arkitektura

Santa Maria Magdalena eliza Nafarroako Ablitas udalerriaren herrigunean dagoen eliza bat da. Gotiko estiloko eraikina da Lehenengo eraikenetik gelditzen den arrasto bakarra elizaren ezkerreko aldean dagoen harrizko pareta da; kanpotik ikus daiteke. 1564tik hasita berrikuntza handiak egin ziren, eta gotiko-errenazentista itxura eman zitzaion, habearte handia alboetan kaperak zituelarik. XVI. mendearen bukaeran, bigarren handiagotze bati ekiten zaio, Honetan, bina ataleko hiru habearte eraikitzen dira. XVIII. mendean barrualdea berritu zen. Eliza osatzen da XVI. mendeko sakristiarekin. Kanpo aldea xumea da; harrizko paretak ditu, lehenengo eraikinarenak direnak, eta gainerakoa adreiluzkoa da. Bere kanpandorrea nabarmentzen da.[1]

Erretaula, XVII. mendekoa, Francisco Gurreakoak, Juan Gurreakoaren semeak, Jeronimo Estagaranen diseinua jarraituz egindakoa da. Badirudi erretaula bere tokian jartzerakoan eztabaida bat sortu zela Ablitaseko Kondearen eta herritarren artean, hark bere armarria erretaulan jartzea nahi baitzuen; modu batera edo bestera, bere nahia betetzea lortu zuen, zeren, atikoan dagoen Ecce Homoren ohial batean, Kondea eta bere emaztea agertzen dira, hark bularrean bere armarria duelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) i. Merindad de Tudela. in: Catalogo Monumental de Navarra. Institución Principe de Viana, 1 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]