Santi Auzmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santi Auzmendi

Bizitza
JaiotzaLazkao1940ko ekainaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2014ko maiatzaren 23a (73 urte)
Jarduerak
Jarduerakmoda-jostuna

Santi Auzmendi Agirre (Lazkao, Gipuzkoa, 1940ko ekainaren 6a[1] - Donostia, Gipuzkoa, 2014ko maiatzaren 23a)[2] moda sortzailea eta jostuna izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940an Goierriko Lazkao udalerrian jaio zen. Gaztaroan Lazkaotik Hernanira joan zen, nahiz eta lehenengo denda jaioterrian zabaldu zuen. Parisko, Londresko eta Bartzelonako moda korronteak ezagutu zituen, bidaiatuta.

Donostian garatu zuen ibilbide profesionala. Auzmendi denda, Askatasunaren etorbidean, Euskal Herriko modagintzaren ikurretako bat bihurtu zuen, denborarekin. 1970ean ireki zuen, eta gizonezkoentzat nahiz emakumezkoentzat arropa diseinatu eta saldu izan du. XX. mendearen bukaera hartan, ezaguna egin zen dendaren iragarkiko esaldi bat, Argia aldizkarian argitaratu ohi zena: «Auzmendi, Donostiako estiloa». Garai hartan, euskaraz oihartzun handia izan zuten iragarki apurretako bat izan zen; eta euskal aldizkari horri ere bizirik irauten lagundu zion, bankuei bere bermea eskainiz Argiarentzat kredituaren iturria irekita, 1980an.[3]

Lasterka aritzearen zaletasuna hartu zuen azken urteetan,[3] eta munduko marka onentsuenen zerrendan sartzeko adinako denborak egin zituen 800 metroetan:[1]

  • 2:07.98, 55-59 urte bitartekoen kategorian, 1995eko ekainaren 17an.
  • 2:17.09, 60-64 urte bitartekoen kategorian, 2002ko maiatzaren 28an.
  • 2:24.57, 65-69 urte bitartekoen kategorian, 2005eko abuztuaren 29an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «All Time World Rankings: 800 meter Run», Masters Athletics. Kontsultatze data: 2014-06-09.
  2. Aimar MAIZ: «Santi Auzmendi jostun lazkaotarra hil da», Goierriko Hitza, 2014-05-23.
  3. a b Pello ZUBIRIA: «Santi Auzmendi hil dela», Argia, 2014-05-27.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]