Santi Leoné

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santi Leoné

Bizitza
JaiotzaIruñea1972ko uztailaren 21a (51 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 904

Santiago Leoné Puncel (Iruñea, Nafarroa, 1972ko uztailaren 21a -) historialaria da, historiagintzaz arduratzeagatik nabarmendua. Halaber, ohiko zutabegilea da Berria eta Noticias taldeko egunkarietan.

Nafarroako Foruen inguruko tesiarekin doktoretza lortu zuen, zein, 2005ean, egokitu zuen bere lehen liburua (Los fueros de Navarra como lugar de la memoria) plazaratzeko. Bigarren liburua, Euskal Herri imajinario baten alde, 2008an argitaratu du. Nazionalismoa eta historiagintza hizpide hartuta, Espainiako Historia Akademia, nabarrismo ofiziala eta Nabarralde taldea, besteak beste, kritikatu ditu. Izan ere, Leoneren ustez, aipatutakoen historia idazteko moduan, historiak berak, norabide batean edo bestean, egungo nazioa zein izan behar duen markatzen baitu, egungo biztanleriak erabakitzen duena erabakitzen duela.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los fueros de Navarra como lugar de la memoria, 2005.
  • Euskal Herri imajinario baten alde, 2008.
  • Euskal Herria XIX. mendeko bidaiarien begietan, 2009.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]