Santi Santamaria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santi Santamaria
Santi Santamaria
Santi Santamaria 2009ko Sant Jordi egunean Palafrugellen eginiko irakurketa batzuetan[1]
Datu pertsonalak
Izen osoa Santi Santamaria i Puig
Jaio 1957ko uztailaren 26a
Katalunia Sant Celoni (Katalunia)
Hil 2011ko otsailaren 16a
(53 urte)
Flag of Singapore.svg Singapur (Malasia)

Santi Santamaria i Puig (Sant Celoni (Bartzelona), 1957ko uztailaren 26a - Singapur, 2011ko otsailaren 16a) kataluniar sukaldari bat izan zen eta Can Fabes jatetxe ospetsuaren jabea ere bai.

Biografia eta arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santi Santamaria i Puig Sant Celonin jaio zen, Bartzelonaan, 1957ko uztailaren 26an.

Marrazketa tekniko eta industrialeko ikasketak egin zituen, baina sukaldaritzan lortu zuen ospea. 1981ean, Santik eta bere emaztea zen Àngelsek El Racó de Can Fabes inauguratu zuten Sant Celonin.

Can Fabes jatetxea Michelin gidak gehien sarituetako bat da, Ferran Adriàren Rosesko (Girona) El Bulli, Gironako El Celler de Can Roca edo Sant Pol de Mar kokatzen den Carme Ruscalledaren Sant Pau jatetxeen pareko. 1988an lortu zuen lehen Michelin izarra, 1990ean bigarrena eta 1994an, berriz, hirugarrena, hori lortu zuen lehen kataluniar sukaldaria izan zelarik.

1991n, Relais & Châteaux-eko kide egin zuten, Elkarteak Quebec-en (Kanada) burututako Mundu mailako kongresuan, (Relais Gourmands izan zelarik.

1993an, Traditions & Qualité, Les Grands Tables du Monde elite kluban sartu zen eta 1999an, Sant Jordi egunean, La cocina de Santi Santamaria. La ética del gusto liburua argitaratu zuen. ", Edicions Cadí-ren esku katalanez eta Editorial Everestekin gaztelera, eta liburu honek sari ugari jaso zituen.

2000n, Espainia eta Portugalentzako Michelin gidak Espainiako jatetxe hoberena izendatu zuen eta,urte berean, Santi Santamariak Hesperia hotel katearekin Madrilgo Santceloni jatetxerako elkarlanerako hitzarmena lortu zuen.

2001ean hasi zen La Vanguardia egunkariarekin asteroko kolaborazioa. El mundo culinario de Santi Santamaria. El gusto de la diversidad liburua argitaratu zuen eta Madrilgo Santceloni jatetxe berriak Michelin gidako lehen izarra lortu zuen, Can Fabesek, berriz, hirugarrena berritzen zuelarik. La cocina es bella liburua ere argitaratu zuen.

2002an, espazio berriak ireki zituen Can Fabesen. Berriro aukeratu zuten Relais Gourmands-en lehendakari eta, 2003an, El restaurante argitartu zuen.

2004an, Cuvée Santamaria ardoak eta cava sortu ziren eta Larousse Gastronomikoaren hitzaurrea idatzi zuen.

2005ean, Michelin gidak Can Fabesi hiru izarrak berritzeaz gain, lau tenedore gorri ere eskaini zizkion, Espainiako maila gorenean jarriz. Madrilgo Santcelonik ere bigarran izarra lortuko zuen. La Vanguardiarekin elkarlanean aritu zen Nuestra cocinaren 24 tomoak egiten eta Santi Santamaria entre libros y fogonesen protagonista izan zen. Palabra de cocinero. Un chef en vanguardia ere atera zuen urte amaieran.

2008ko maiatzaren 27an, La cocina al desnudo lanak Temas de Hoyren saria lortu zuen eta fikzioa ez den sekzioan salduenetako bat izan zen. Espainian piztu zen polemikak salmentei lagundu zien eta Erresuma Batuan ere izan zuen oihartzuna. Liburuak Ferran Adrià eta bere jarraitzaileen sukalde teknoemozionala edo molekularra kritikatzen du, Santiren ustez, aditibo industrialen erabilera elikadura industrialarentzat baita egokia eta ez sukaldaritzaren maixuen mailarako [2]. Ahots ugari piztu ziren gaiaren inguruan eta José Luis Rodríguez Zapatero eta María Teresa Fernández de la Vega politikariek ere hartu zuten hitza.

2011ko otsailaren 16an, 53 urte zituen bihotzeko batek hil zuenean. Singapurren alabak gidatzen duen jatetxea bisitatzen ari zen heriotza etorri zitzaionean[3][4].

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La cuina de Santi Santamaria (2000)
  • El gust de la diversitat (2001)
  • El món culinari de Santi Santamaria (2001)
  • La cocina es bella (2004)
  • El restaurante (2003)
  • Santi Santamaria entre llibres i fogons (2005)
  • Palabra de cocinero (2005)
  • 100 recetas para casa (2006)
  • El gust de la salut (2007)
  • La cocina al desnudo (2008)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]