Santiago Arana

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:13, 10 maiatza 2015
Santiago Arana
Datu pertsonalak
Izen osoa Santiago Arana Antsotegi
Jaio 18??
Euskal Herria Bizkaia (Euskal Herria)
Hil 1883
Euskal Herria Bilbo, Bizkaia
(Euskal Herria)

Santiago Arana Antsotegi (18??, Bizkaia - 1883, Bilbo) bizkaitar ontzigile bat izan zen, Abandoko Errepublikako alkatea, foruzale sutsua eta Gernikako Juntetxean ordezkari izana. Sabin, Luis eta Paulina Arana Goiri anai-arreben aita zen.

Paulina Arana Goiri alabak bere "Oroimenak" idazkietan idatzitakoaren arabera, badakigu diruz nahiz pertsonalki parte hartu zuela karlismoaren alde. Ondorioz, Hirugarren Karlistaldiaren amaieran, familia osoak Lapurdira ihes egin behar izan zuen. 1872ko apirileko karlisten altxamendua jazo aurretik, Ulibarri jeneral karlista ezkutatuta egon zen Santiago Aranak Erripako kaian zuen etxean. 1847tik aurrera eta Santiagoren bizialdi osoan, Aranatarren ontzioletan, 100 ontzi inguru eraiki ziren eta, haietan lehena, 1848ko urtarrilean itsasoratutako María Ignacia zen.

Ontzigilearen emazte Paskuala Goiriren oroimenetan, bere izena 91 ontzitan agertzen da. Zenbaketa hori 1871an ontzigilearen erbesteratzearekin batera eten zen. Dike Lehorrak, garai hartan "Bilbao" eta gaur egun "Euskalduna" deituak, Santiago Aranak abiarazi zituen. "Bilbao" izeneko txalupa "San Mamés" izenez inauguratu zuten, eta dike berriko atea izateko eraikia izan zen. 1868ko maiatzean uretaratu zuten, Aranatarrek euren Salbeko ontziolan eraiki zuten. Ontziola horretako etxea Adolfo Guiard margolariaren akuarelan irudikatuta dago (Zeferino Jemein. "Biografía de Arana Goiri'tar Sabin").

1883an zendu zen.

Kanpo loturak