Santiago Lazkano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago Lazcano» orritik birbideratua)
Santiago Lazkano
Bizitza
JaiotzaErrezil1947ko martxoaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1985eko otsailaren 3a (37 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Kas 1968-1974
Super Ser-Zeus 1975-1976
 

Santiago Lazkano Labaka (Errezil, 1947ko martxoaren 8a - Donostia, 1985eko otsailaren 3a) euskal txirrindularia izan zen. 1969 eta 1976 artean txirrindulari profesionala izan zen eta hainbat garaipen lortu zituen[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte mailan korritu ondoren, afizionatuetara pasa zen Kas taldearekin eta 1969an profesionaletara igo zen, talde berean. Freskagarrien eskuadran egon zen 1975 arte, orduan Super-Ser taldera pasa zen, non beste bi urtez korritu zen.

Eskalatzaile trebea izan zen. Euskal txirrindularitzako figura nagusietako bat izan zen 1970eko hamarkadan, garai hartako Kas talde indartsuan parte hartuz. Bere garaipenak, oro har, bigarren mailako probetan izan ziren, batez ere Kataluniako Voltako emaitzak eta 1974ko Italiako Giroan lortutako etapa garaipena dira emaitzarik azpimarragarriak.

Itzuli handietan, errendimendu bikaina izan zuen eta Giroan egindako emanaldiak nabarmentzekoak izan ziren: 10. sailkatu zen 1972an, 5. 1973an eta 16. 1974an, azken urte honetan ere etapa bat irabazi zuelarik. Espainiako Vueltan nabarmentzekoa da 1975eko 9. postua. Frantziako Tourrean erakustaldi apalagoak burutu zituen, beti taldearen zerbitzura aritu zelako. 1972ko Munduko txapelketan ere parte hartu zuen.

1976ko Herbehereetako Itzulian izandako istripu baten ondorioz, txirrindularitza profesionala utzi behar izan zuen.

Erretiratu ostean, Radio Euskadi eta Euskal Telebistarako lan egin zuen. 1985eko otsailean, Euskadiko Sei Orduak erretrasmititzen aritu ostean eta etxerako bidean zihoalarik, Aizarnazabalen inguruan izandako moto istripu batean hil zen. [2]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968

1969

1971

  • Caboalles Sari Nagusia
  • Espainiako eskualdeen txapelketa (Gipuzkoa)
  • 9. Kataluniako Voltan eta mendiko saria

1972

1973

1974

1975

1976

Emaitzak lasterketa nagusietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976
Italiako Giroa - - Err. 10. 5. 16. - -
Frantziako Tourra 40. - - - 29. 20. Err. 68.
Espainiako Vuelta 40. - - 19. - 20. 9. 22.
Munduko txapelketa - - - 15. - - - -

-: Ez zuen parte hartu
Err.: Erretiratu zen

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]