Santiago Ramón y Cajal

Wikipedia(e)tik
(Santiago Ramon y Cajaltik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santiago Ramón y Cajal
Santiago Ramón y Cajal
Zientzialaria
Arloa medikuntza
Jaio 1852ko maiatzaren 1a
Euskal Herria Aragoiko Petilla, Nafarroa (Euskal Herria)
Hil 1934ko urriaren 17a
Espainia Madril (Espainia)
Lanak Neuronen ikerketa


Santiago Ramón y Cajal (Aragoiko Petilla, Nafarroa, 1852ko maiatzaren 1a - Madril, 1934ko urriaren 17a) sendagile, ikerlari eta histologo aragoar/nafarra zen. 1906 urtean Medikuntzako Nobel saria jaso duen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Medikuntza ikasketak Zaragozako Unibertsitatean egin zituen; 1873an titulua lortu baino lehen ile apaintzaile eta zapatagin aritu zen[1]. Gaztaroan zehar, paludismoa, disenteria eta tuberkulosia pairatu behar zituen. 21 urte zituen eta "Quinta de Castelar" serbitzu militar derrigorrezkora joan behar izan zuen. Osasungintzako opozisioak egin eta Burgos-eko kuartelera bidaldu zioten.


Geroago; Cubara joan zen, "Vistahermosako" herisaindegira, eta han paludismoa eta disenteria gaxotasunak harrapatu zituen. 1875 buelta egin zuen. Eta gutxinaka joan zen osatzen, bere amari eta arrebari esker.


1833an Valentziako unibertsitatean, Anatomiaren katedra lortu zuen, urte batzuk geroago, Bartzelonan, Histologiaren katedra lortu zuen Hurrengo urteetan, neurologia arloan egin zuen lan, "nueronaren doktrina" garatuz (1888-1880). 1892an Histologiaren katedra Madrilen erdietsi zuen. Neurologia modernoaren sortzailetzat jotzen da.


Clark, Boston, Cambridge eta Sorbonneko Unibertsitateetan, "honoris causa" doktore izendatu zuten eta sarien artean, besteak beste, Moskuko Sari Nazionala (1900) eta Helmhotzel Domina (1905) eskuratu zituen. 1901ean, berari esker Espainako gobernuak Ikerkuntza Biologikoen Laborategia sortu zuen. Azkenik 1906an Camillo Golgi Italiarrarekin batera, Medikuntzaren Nobel Saria eskuratu zen, saririk garrantzitsuena alegia.

[aldatu] Idazkiak

Hainbat lan zientifiko argitaratu zuen bizitzan zehar, baina baita bestelakoak ere, autobiografikoak eta abar:

  • 1884: “Manual de Histología”.
  • 1886: “Cuentos de vacaciones”.
  • 1888: "Histología Normal y Patológica” (aldizkaria).
  • 1889: “Manual de histología normal y técnica micrográfica”
  • 1890: “Manual de Anatomía Patológica”.
  • 1897: "Textura del sistema nervioso del hombre y los vertebrados" (faszikuluak).
  • 1901: “Mi infancia y juventud”.
  • 1902: "Trabajos del Laboratorio de Investigaciones Biológicas" (aldizkaria).
  • 1904: "Textura del sistema nervioso del hombre y de los vertebrados" (lan nagusia).
  • 1905: “Cuentos de vacaciones” eta ”Historia de mi labor científica”.
  • 1912: “La fotografía de los colores”.
  • 1915: “Contribución al conocimiento de los centros nerviosos de los insectos”.
  • 1917: "Recuerdos de mi vida": “Mi infancia y juventud” (1. liburukia) eta “Historia de mi labor científica” (2. liburukia).
  • 1918: “Manual Técnico de Anatomía Patológica”.
  • 1923: “Recuerdos de mi vida”, 3. liburukia.
  • 1933: "¿Neuronismo o reticularismo?".
  • 1934: “El mundo visto a los ochenta años”.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Txomin Laxalt: Brèves de Pays basque, 2008. 40.or.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Santiago Ramón y Cajal
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak