Santiago de Cuba
|
Santiago de Cuba |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Probintzia | Santiago de Cubako probintzia |
| Herritarra | santiagotar |
| Koordenatuak | 20°1′11.4″N 75°48′50.1″W / 20.019833°N 75.813917°WKoordenatuak: 20°1′11.4″N 75°48′50.1″W / 20.019833°N 75.813917°W |
| Eremua | 1.023,8 km2 |
| Garaiera | 82 m |
| Ordu eremua | UTC-5 (udan -4) |
| Biztanleria | 472.255 bizt. (2004) |
| Dentsitatea | 461,28 bizt./km² |
| Sorrera | 1515 |
| www.santiago.cu | |
Santiago de Cuba Santiago de Cubako probintziaren hiriburua da, Kubako bigarren hiri garrantzitsuena Habanaren ondoren. Uhartearen ekialdean kokatuta Ekialdeko probintzia zenaren hiriburua izan zen eta gaur egun izen bereko probintziaren burua da. Hiriaren fundatzailea Diego Velázquez de Cuéllar izan zen, 1515an, Kuabako lehenengoko zazpi herrien artean. Hernán Cortés konkistatzailea herri berriaren lehenengo alkate izan zen eta Mexiko konkistatzera abiatu zenean handik irten zen. Pánfilo de Narváez konkistatzaile eta esploratzaile ere herritik beraretik Floridako kostaldetara abiatu zen; bidaia hartara Narváez Aintzindari tituluaz eta gobernatzaile tituluaz irten zen baina bidaiak porrot egin zuen eta haren bitartean Narváez hil egin zen.
Santiago Kuba osoko lehenengo hiriburua izan zen. Haren portutik Afrikatik eramandako lehenengo esklabo beltzak sartu ziren uhartean. Horregatik Santiago sustrai espainiarrekin batera sustrai afrikarrak azter daitezke.
Eduki-taula |
Kokapen geografikoa [aldatu]
Santiago uhartearen hegoekialdean dago eta hauexek dira bere kordenadak: 20°01'17.42" N, 75°49'45.75" O. Historikoki Kubako bigarren hiri garrantzitsuena izan da eta gaur egun populazio handiena duena. Hango badiak Karibe itsasora ematen du eta garrantzi handiko itsas portua du.
Hiria badiaren inguruan handitu da, Sierra Maestra azpian. Ondorioz, hiriaren orografia nahasia da, aldapa ugariz eta hori da, alegia, Santiagoren ezaugarri nagusietariko bat.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Santiago de Cuba) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 28 | 28 | 28 | 28 | 29 | 30 | 31 | 31 | 31 | 30 | 30 | 28 | 29.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 21 | 21 | 22 | 23 | 23 | 24 | 25 | 25 | 24 | 24 | 23 | 22 | 23.1 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 74 | 43 | 53 | 58 | 140 | 102 | 69 | 94 | 107 | 193 | 94 | 81 | 1107.4 |
| Iturria: weather.com[1] | |||||||||||||
Demografia [aldatu]
2004an, Santiago de Cuba udalerriak 494.337 biztanle zituen[2]
| 1861 | 1899 | 1907 | 1919 | 1931 | 1943 | 1953 | ||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 36.752 | 43.090 | 45.470 | 62.083 | 101.508 | 118.266 | 163.237 | ||||
| 1970 | 1981 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | ||||
| 277.600 | 347.279 | 423.392 | 424.031 | 424.905 | 425.780 | 426.199 | ||||
| 2007 | 2008 | 2009 | ||||||||
| 426.618 | 426.679 | 446.233 | ||||||||
| Iturria: 2002ra arte: errolda; 2003 eta 2009 artean estimazioak | ||||||||||
Gizateriaren ondareak [aldatu]
- San Pedro de la Roca gaztelua edo Castillo del Morro, Unescok 1997an Gizateriaren ondare bezala izendatu zuen. Erakunde horren arabera Hispanoamerikako arkitektura militarraren gaztelu osatuena eta hobeto gordeta da. Diseinuaren oinarria italiarra izan zen, errenazimentu estilokoa.
- Kafe eremu landatuen hondakinak. Deklarazioa 2000 urtean eman zen, oso zonalde zailetako nekazal ekoizpen aintzindari bakana izateagatik.
Santiagon jaiotako pertsonalitateak [aldatu]
- José Giral, Espainiako politikari.
- José María Heredia, poeta.
- Lupe Victoria Yolí Raymond La Lupe, artista.
- Eliades Ochoa, abeslari, gitarrajole, Buena Vista Social Club taldeko partaide.
- Frank País, iraultzaile.
- Alfredo Kindelán, militarra eta hegazkin-pilotu espainiarra.
- Ibrahim Ferrer, abeslari.
- Odette Alonso, idazle.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ weather.com, Average Weather for Santiago de Cuba, --Temperature and Precipitation, http://www.weather.com/outlook/travel/businesstraveler/wxclimatology/monthly/graph/CUXX0010?from=36hr_bottomnav_business
- ↑ Atenas.cu (2006) (Gaztelaniaz), 2004 Population trends, by Province and Municipality, http://www.atenas.inf.cu/todo/Estadisticas/TABLA%20No_3balance.htm
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Santiago de Cuba
- (Gaztelaniaz) Santiagori buruz Ekialdeko Unibertsitateak paratutako weborria
- (Gaztelaniaz) Turismoa Santiago de Cuban
- (Gaztelaniaz)Santiago de Cuba hiria
- (Gaztelaniaz) Sierra Maestra Santiago de Cubako egunkaria
| Artikulu hau Kubako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |