Santiagomendi

Koordenatuak: 43°16′33″N 1°55′53″W / 43.27583°N 1.93139°W / 43.27583; -1.93139
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiagomendi
Datu orokorrak
Garaiera298 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′33″N 1°55′53″W / 43.27583°N 1.93139°W / 43.27583; -1.93139
MendikateaSantiagomendiko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAstigarragatik

Santiagomendi Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen mendia da, Astigarragan kokatutakoa. Bertako gailurrean Santiagomendi baseliza dago. Hemen inguruan, bestetik, zonaldeko aztarna zaharrenak topatu egin dira. Historiaurrean bertan herri bat zegoen. Datazio aldetik lehenengo aztarnak Kalkolitokoak dira eta erromatarren kolonizazio arte iraun zuen[1], orain bi mila urte arte. Aztarnategi horretan 1993. urtean hasi ziren bertan ikerketak.

Baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Santiagomendi baseliza»

Ermita XIII. mendekoa da eta kondaira batek dio mendi honetako haitz zatiak bere barnean Santiago apostoluaren loturak gordetzen dituela. Baselizaren paretan grisaila motako pintura aurkitu zen. Aterpetxeak eta piknik-gunea oholtza aulki tentagarriarekin, bistaz eta ilunabar ahaztezinez gozatzera eramango gaituzte.

Bertan San Roke festa ospatzen da urtero (abuztuaren 16) eta herriko jendea ermitara igotzeko joera du. Etxetik bazkaria hartuta mendia igotzen dira eta bertan pasatzen dute eguna, hainbat ekintzak eginez. Eguerdiko 12:00tan meza ospatzen da eta ondoren bazkaria inguruan dauden mahaietan eta arratsaldean dantza egiten da txistularien laguntzaz.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermitara igotzeko hiru bide daude: lehenengoa bide printzipala, asfaltoz egina dagoen bidea. Bizikletaz edo kotxez igotzeko biderik aproposena. Baina ibilbidea oinez egin nahi baduzu, Ipintza sagardotegira iritsi eta mojen etxetik ermitara abiatuko zara. Bestalde, mendia hobeto ezagutzeko, azkeneko bidetik joatea gomendatzen da, mendiaren atzetik, Oialume biltokiko bidea hartuz, Ermañatik iragotzen den bidea.

Gailurrean XIII. mendeko ermita egoteaz gain, aterpetxe txiki bat dago, bertan hainbat ekintza antolatzen dira urtean zehar eta ume-talde asko animatzen dira. Bertan sukalde, jangela eta 30-35 pertsonentzako edukiera duen gela bat topatu dezakegu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigarraga sagardo lurralde gisa identifikatu izan da beti, baina agian askok ez dakite Santiagomendiko gailurraren garrantzia, Santiagoko baselizaren eta paradisu deituriko bista ikusgarriak sagardoaren herriaren biztanleriaren gainean, baita Martutene, Loiola eta Donostiaren gainean.

Santiagomendiren magalean Goikoiturri izeneko iturria ere badago, inguruko emakumeentzat bokata egiteko oso erabilia[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Peñalver, Xabier; San Jose, Sonia. (2011). Burdin Aroa Gipuzkoan, arkeologia 0.3. Gipuzkoako Foru Aldundia, 263 or. ISBN 978-84-7907-668-9.
  2. (Gaztelaniaz) «Lavaderos: espacio público, genérico, de trabajo, de relaciones interpersonales. Cambios acaecidos. Guipúzcoa 1850-1950» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa