Santio belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santio belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
FamiliaHypericaceae
LeinuaHypericeae
GeneroaHypericum
Espeziea Hypericum perforatum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakSt. John's wort flowering top (en) Itzuli eta St John's wort oil (en) Itzuli

Santio belarra edo milazuloa (Hypericum perforatum) Hiperikazeoen familiako belar landare zuzen adartsua da, 30-90 cm luzea, sortako lore horiak eta elkarren aurka antolatutako hosto txiki luzaranak dituena. Asiki-belarra izenaz ere ezagutzen da. Oso iparraldeko uharteetan izan ezik Europako beste lurralde guztietan hazten da, tontor eguzkitsuetan, sasi artean eta basoetako argi guneetan batez ere. Santio egunez baserrietako ate alboetan jarri izan da Euskal Herriko zenbait eskualdetan.[1]

Hiperforina duenez[2], sendabelar ezaguna da, ezaugarri antidepresibo, bakterio-kontrako eta antioxidatzaileak dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Klingauf, P; Beuerle, T; Mellenthin, A; El-Moghazy, SA; Boubakir, Z; Beerhues, L. «Biosynthesis of the hyperforin skeleton in Hypericum calycinum cell cultures» Phytochemistry 66 (2): 139-45.  doi:10.1016/j.phytochem.2004.11.003. PMID 15652570..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.