Santo Domingo
|
Santo Domingo |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Santo Domingo de Guzmán |
| Estatua | |
| Eskualdea | Distrito Nacional |
| Koordenatuak | 18°30′N 69°59′W / 18.5°N 69.983°WKoordenatuak: 18°30′N 69°59′W / 18.5°N 69.983°W |
| Eremua | 80 km2 |
| Biztanleria | 913,540 bizt. (2007) |
| Dentsitatea | 11,42 bizt./km² |
| http://www.adn.gov.do | |
Santo Domingo de Guzmán (Santo Domingo izenez ezaguna) Dominikar Errepublikako eta izen bereko barrutiko hiriburua da. Errepublikako lurraldearen hego-erdialdean dago, Karibe itsasoaren ertzean, Ozama ibaiaren bokalean.
Hiru unibertsitate. Nazioarteko aireportua. Errepublikako industriaren, merkataritzaren eta finantzen gune nagusia da. Industriak (metalurgia, industria kimikoa, petrolio-findegia, plastikogintza, eraikuntzako gaiak, ehungintza, janari-industria) garapen handia izan du azken urteetan hiriaren inguruan eraiki diren zentral elektrikoei esker. Monumentuen artean, aipagarriak dira katedrala, Diego Colonen jauregia, hiriko museoa eta Liburutegi nazionala.
[aldatu] Historia
Ozama ibaiaren ezkerraldean eraiki zuten jatorrizko hiria,Bartolome Colonek 1498an fundatua. Nueva Isabela izena jarri zioten Elisabet erreginaren omenez. Haize-erauntsi batek suntsitu zuen hiria, eta 1502. urtean hasi ziren berriz eraikitzen, gaur egun dagoen tokian. Mendebaldeko Indietako gainerako uharteak konkistatzeko abiapuntu izan zen, eta espainiarren mendeko kolonia oparoa izan zen Mexiko eta Peruko lurraldeak konkistatu baino lehen. 1586. urtean Francis Drake ingeles itsasgizonak hiria hustu zuen. 1795-1809 urteetan, frantsesen esku egon zen; gero, garai labur batez espainiarren mende egon ondoren, Haitiko biztanleek konkistatu zuten hiria. 1844. urtean lortu zuen independentzia eta Dominikar Errepublikako hiriburu egin zuten (1865). Ciudad Trujillo izena izan zuen 1936-1961 urteetan Rafael Trujillo diktadorearen omenez.
| Artikulu hau Dominikar Errepublikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.