Santorini

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:49, 16 apirila 2015
Santorini
Θήρα
Estatistikak
Periferia Hego Egeo
Prefektura Zikladeak
Hiriburua Fira
Azalera 73 km²
Biztanleria 13.402 (1998)
Biztanle dentsitatea 184 biz./km²
Posta kodea 847 00, 847 02
Aurrezenbaki telefonikoa 22860
Webgunea http://www.thira.gr/

Santorini edo Thera (grezieraz Θήρα) Egeo itsasoaren hegoaldean dagoen uhartedia da, Grezia kontinentaletik 200 kilometrotara hego-ekialderantz kokaturik. Uhartedia Zikladeetako bat da, 73 km² eta 13.600 biztanle inguru (2001ean) ditu.

Geografia

Satelitezko argazkia.

Santorini sumendi-leherketa handiak sortu zuen. Erdialdeko aintzirak 12 km luzera eta 7 km zabalera ditu. Hiru laurdenak, uharte handian daude eta bestea Therasia izeneko uharte txikian. Fira hiriburua uharte handian dago.

Santorinik Fira udalerria (12.440 bizt.) eta Oia komunitatea (grezieraz Οία, 1.230 biztanle, hauetatik 268 Therasian bizi direnak) ditu. Uhartedia guztira 90,62 km² azalera du, Nea Kameni, Palaia Kameni, Aspronisi eta Christiani biztanlerik gabeko uhartetxoak kontuan hartuta.

Historia

Santoriniren argazki panoramika

Duela 3.500 urte izandako erupzioaren eraginez, sortutako tsunamiak Kretako kosta suntsitu zuen eta orduko zibilizazio minoikoaren desagerpena eragin. Aditu batzuen ustetan gertaera hau Platonen iturburua zen Atlantisen mitoa idazteko Kritias bere liburuan.

Izena

Gaur egungo izena (grezieraz Σαντορίνη) jatorriz italiarra da, izan ere Erdi Aroko veneziar merkatariek izena Tesalonikako Santa Ireneren omenez jarri zioten. Lehen Kallistē ("ederrena"), Strongylē ("biribila") edo Thera zituen izenez.

Galeria

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santorini Aldatu lotura Wikidatan

36°24′N 25°24′E / 36.400°N 25.400°E / 36.400; 25.400