Santurtziko geltokia (Bilboko metroa)
| Santurtzi | |
|---|---|
|
|
|
| Informazio orokorra | |
| Udalerria | Santurtzi |
| Irekiera | 2009 |
| Gunea | B.2 gunea |
| Geltokiko zerbitzuak | |
| Metroa | L2 (Basauri - Santurtzi) LM (Santurtzi - Mamariga) |
| Bizkaibus | A2315, A3115, A3129, A3135, A3142, A3151, A3321, A3332, A3333, A3334, A3335 |
| Anezka | Santurtzi - Kabiezes |
| Zerbitzuak | |
Santurtzi Bilboko metroaren 2. Lineari dagokion lurpeko geltokia da, Santurtziko udalerriko erdigunean kokatuta dagoena, Gernika parkeapean, alegia. Peñotako geltokiarekin batera 2009ko uztailaren 4an inauguratu zuten,[1] eta B.2 tarifa-gunearen barruan dago.
Geltokiak bi eskailera mekanikodun sarbide, eta igogailu bidezko sarbide bat ditu. Gainera, beste sarbide bat dauka Mamarigako auzora joateko, Mamarigako anezkaren bitartez. Anezka 40 lagunentzako funikular moduko garraioa da, 2 minututan 500 metroko luzera eta %20ko malda betetzen dituela, geltokitik Mamariga auzoraino. Mamarigan eskailera eta igogailu bidezko sarbideak daude.
Kabiezes auzoko geltokia martxan jartzeke dagoen bitartean, autobus anezka zerbitzua dauka Metro Bilbao enpresak Santurtzi eta Kabiezesko errotondaren artean.
| Jatorria/Helmuga | < | Linea | > | Jatorria/Helmuga |
|---|---|---|---|---|
| Linearen hasiera | Peñota | Basauri | ||
| Mamariga | Linearen hasiera | |||
Eduki-taula |
Sarbideak [aldatu]
- Eskolamaisu Calles kalea (Maestro Calles irteera)
- Mahastiak kalea (Las Viñas - Kabiezes Bus irteera)
Gernika Parkea (Maestro Calles irteera)
Itsasoko Ama enparantza (Mamariga irteera)
Lotuneak [aldatu]
- Metro Bilbao: Mamarigako anezka
- Bizkaibus: A2315, A3115, A3129, A3135, A3142, A3151, A3321, A3332, A3333, A3334 eta A3335
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Metro Bilbao Proiektuaren historia - http://www.metrobilbao.net/eu/conocenos-eu/presentacion-eu/trazado-en-y-eu