Santutegi
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau toki sakratuari buruzkoa da; William Faulknerren eleberria gaitzat duena beste hau da: Santutegia (William Faulkner)
Santutegia jainko, santu, heroi, martir edo beste pertsonaia sakratu edo mitologiko bati eskainitako toki edo eraikin sakratu bat da. Maiz, santutegiak erromesaldien helmuga dira eta haietan izaki edo pertsonaia sakratu horren irudia edo erlikiak gordetzen dira. Egungo munduko santutegi nagusiak Vatikano, katolikoei dagokienean, eta Meka, musulmanei dagokienean, dira.
Santutegi katolikoak Euskal Herrian[aldatu]
- San Migelen santutegia, Aralarko mendilerroan, Nafarroako Uharte Arakil udalerrian
- Arantzazuko santutegia, Oñati, Gipuzkoa
- Loiolako Santutegia, Azpeitia, Gipuzkoa
- Urkiolako santutegia, Abadiño, Bizkaia