Saparmurat Nijazov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saparmurat Nijazov

Saparmurat Ataievitx Nijazov —haren izena Saparmurad grafiarekin ere ageri da— (Ashgabat, Turkmenistan, 1940 - 2006) turkmeniar politikaria eta 1991tik hil zen arte Turkmenistango diktadorea izan zen. 1962an sartu zen Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan. 1990ean, Turkmenistango Sobiet Gorenaren lehendakari izendatu zuten. Sobietar Batasuna 1991n desegin eta Turkmenistanek independentzia lortu zuenean, Nijazov errepublika independenteko lehendakari egin zuten; 1992ko hauteskundeetan, garaipen erabatekoa izan zuen, emaitza ofizialen arabera botoen % 99,5 aldeko izan baitzuen. 1995ean berriro berretsi zuten bere karguan, eta 1999an bizi arteko lehendakari izendatu zuen Turkmenistango Parlamentuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saparmurat Nijazov Aldatu lotura Wikidatan