Sapor I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shahpuhr I.a

Sapor I.a (Persia, 215 - Bishapur, Persia, 272) Persiako errege sasaniarra izan zen 241-272 urteetan; Artaxerxes I.aren semea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aitak Antzinako Erromaren aurka hasi zuen borroka jarraitu zuen. 241. urtean Antiokiaraino heldu zen baina hurrengo urtean Gordiano III.a enperadoreak garaitu zuen. 253. urtean Tiridates II.a erregea Armeniatik egotzi zuen eta 260. urtean Valeriano enperadorea atxilotu zuen.

Antiokia, Tarso eta Kapadoziako Zesareako hiriak eraso eta hustu zituen, eta erromatar presoez baliatu zen Behe Mesopotamian zubiak eta urtegiak eraikitzeko. Uko egin zion Siria eta Asia Txikia konkistatzeari baina Eufrates ibaia berriro ere gainditu zuen eta Odenatek, Palmirako printzeak, garaitu zuen. Yundisapur hiria sortu zuen Susa hiritik hurbil eta Taq-e Kesra jauregi zoragarria eraikiarazi zuen Ctesifonten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sapor I.a Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]