Saqqaq kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Saqqaq kultura Groenlandian ezagutzen dugun bigarren zibilizazio zaharrena da. Artiar Mikrolitiko Tradizioa-tik etortzen den migrazio handi bat da. Hego Groenladiatik hedatu den zibilizazio hau, J.-K. aintzin 2500 eta 800 urte artean uhartearen mendebaldean kokatzen da.

Saqqaq-ekoek oihanak ezagutzen dituzte, ehizean ibiltzen dira arku eta geziekin. Karibuak eta itsas txakurrak (harpoiekin ehizatuak) jaten dituzte. Txoriak, erbiak, azeriak eta batzuetan mortsak ere harrapatzen dituzte eta sare handien bidez edo harpoiekin arrantzatzen dute.

2400 eta 1300 urte artean, Saqqaq kulturak "Independentzia I" iparraldeko kulturarekin bizi behar izan du. Saqqaq-aren desagerketa ondotik beste bi kulturak hedatu dira: "Independentzia II" Iparrran eta Dorset Mendebaldean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]