Sarah Kirsch

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sarah Kirschen erretratua

Sarah Kirsch (Limlingerode, Harz, Alemania, 1935) alemanezko idazlea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxiler-ikasketak bukatuta, azukre-fabrika batean lanean hasi zen, eta baso-ingeniaritzako eta biologiako ikasketak hasi zituen gero. 1963-1965 bitartean literatura-ikasketak egin zituen Leipzigen, eta berehala bere lehen literatura-lanak argitaratzen hasi zen.

Poeta gisa da ezaguna, baina poesiaz gainera irratirako istorioak eta kontakizunak ere idatzi ditu, haurrentzat batez ere: Die ungeheuren bergehohen Wellen auf See (1973, Mendia bezain gorako itsas uhin handiak), Allerlei-Rauh (1988, Astalarrua), Das simple Leben (1994, Bizitza soila). Bere poesiaren musikaltasuna eta soiltasuna direla-eta, herri-poesiaren tradizioan sartu ohi da, baina baita Britting, Krolow eta Bachmann poeten ildoaren jarraitzaile gisa ere. Bere poema gehienak amodioa eta izadia dute mintzagai; ez da ordea poesia harmonikoa edo idilikoa, gatazka, beldur eta hausturez betea baizik. Bere obrak arrakasta handia izan du aleman hiztunen artean eta sari asko jaso ditu, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren Heinrich Heine saria (1973), Europar Literaturako Petrarka Saria (1976) eta Konrad Adenauer Fundazioarena (1993), besteak beste.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Landaufenthalt (1967, Egonaldia lehorrean)
  • Erdreich (1982, Lurreko inperioa)
  • Katzenleben (1984, Katu-bizitza)
  • Hundert Gedichte (1985, Ehun poema)
  • Schneewärme (1989, Elurraren beroa)
  • Erlkönigs Tochter (1992, Elfoen erregearen alaba)
  • Wasserbilder (1993, Ur irudiak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarah Kirsch Aldatu lotura Wikidatan